Urriaren 28an berriro ere kalean egingo dugu topo. Abian da Gasteizen “guztion kultur arteko topaketaren” X. edizioa.

Atzo izan zela dirudi Eibar eta Ermuan eskubideen berdintasunaren alde elkartu ginela, eta jada urte bete igaro da. Hamaikagarren edizio honetan Gasteiz hiriko kaleak okupatuko ditugu eta hiriko gune guztietara gure leloa iristea lortuko dugu: “ Mundu bereko bizilagunak”.

Gorriz azpimarratu zuen agendetako urriaren 28a igandea, eta aldarrikapen festa handirako pankartak prestatuz joan. Lehengo urtean 1.400 pertsona baino gehiago izan ginen, hortaz, aurten ezingo duzu huts egin.

Jarrai gaitzazu Facebook-etik eta Topaketarekin zerikusian duten berriak kontatuko dizkizugu.

KULTUR ARTEKO TOPAKETA 2012 EGITARAUA  JAITZI (PDF)

ENCUENTRO INTERCULTURAL 2012 HARRESIAK APURTUZ

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude