Osasun eskubidearen menpe dago,jendartearen osasuna. Harresiak Apurtuzen Prentsa oharra.

Harresiak Apurtuz – Etorkinei laguntza emateko Euskadiko GKEen Koordinakundeak bere jarrera erakutsi du honen aurrean: “2013ko uztailaren 4ko AGINDUA, Osasun Sailburuarena, Euskadiko Autonomia Erkidegoan asegururik ez duten eta Osasun Sistema Nazionalaren onuradunak ez diren pertsonentzako osasun arretari buruzko prozedura ezartzen duena eta identifikazio dokumentua eta hori emateko prozedura arautzen duena”.

• Osasun arretaren izaera unibertsala zalantzan jartzen dugu, sistemaren parte izateko dauden baldintza mugatzaileak kontuan izanda.

• Prozeduren aplikazioaren arduradunei eskatu nahi diegu eskaerak sinpletu eta arreta koordinatua eta gardena emateko.

“Gizartearen osasuna osasun-eskubidearen araberakoa da” kanpainaren esparruaren barruan, Harresiak Apurtuzen barruan dauden taldeok, alde batetik, osasun arloan erkidego mailako legeria izaten ari den inplikazioa aitortu nahi dugu, egoera irregularrean dauden etorkinei estaldura emateko orduan; izan ere, duela urtebete baino gehiago estatuko gainerako lekuetan egikaritzen ari den 16/2012 EDtik bereizten da. Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako lan-ildo horren bidez egoera irregularrean dauden etorkinei ahalik eta arreta zabalena eman nahi zaie, baina bestalde, uste dugu ez dela nahikoa.

2013ko uztailaren 22an 114/2012 Dekretua arautzen duen Agindua agertu da eta horrekin argi geratzen da EAEn:

– Ez dagoela arreta unibertsalik. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako azken adierazpenen ondoren, Harresiak Apurtuzek adierazi nahi du osasun sisteman sartzeko baldintza batzuk mantentzen direla, arauan duela gutxi aplikatzen hasitakoak; orokorrean urtebeteko errolda; eta ez daudela 26/1988 Dekretuan barne hartuta. Dekretu horrek aitortzen du baliabide ekonomiko nahikorik ez dutenek eta Gizarte Segurantzaren sistemaren babespean ez daudenek eskubidea dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Zerbitzuak arreta jasotzeko”.

Horrela, mantendu egiten dira lehen mailako herritarrak eta hirugarren mailakoak, egoera administratiboaren arabera, eta talde batzuk arretaren esparrutik kanpo geratzen dira.

– Arauaren zurruntasuna islatzen duten prozedurak zehazten dira: Ez dute sinpletzen ez argitzen; are gehiago, orain arte arretarako aukera eman duen malgutasuna galtzen da.

– Ez da argitzen nola jarriko den martxan araua, ezta aplikazioaren azken arduradunei nola helaraziko zaien ere, hau da, Osakidetzako langileei. Egoera irregularrean dauden pertsonentzako osasun arretarako behin-behineko mekanismoak martxan jarri diren urte honetan, araudiaren aplikazioaren objektibotasun faltak nahaste handia sortu du, eta noski, pertsona askorentzako kaltea.

Horregatik, Harresiak Apurtuzen eta berau osatzen duten 63 gizarte erakundeen izenean:

– Uste dugu premiazkoa dela osasun arreta jasotzeko eskubidea aitortzea, eskubide unibertsal eta besterenezin bezala, 80ko hamarkadaren amaierako ildotik, eta beraz, Dekretu eta Agindu honetan jasotako baldintza berriak ezabatu behar direla.

– Uste dugu garrantzitsua dela konturatzea osasun arreta jasotzeko bidea konplikatzen ari dela, batez ere egoera babesgabeenean dauden pertsonentzat: Asiloa hartutakoak eta egoera administratibo konplexuak dauzkaten pertsonak, egoera irregularrean batzuk, osasun estalduraren faltagatik.

Uste dugu, beraz, ez dugula prozesu hau ospatzeko arrazoirik; izan ere, beste Autonomia Erkidego batzuekiko egoera hobean bagaude ere, ez dago bermatuta pertsona guztientzako arreta unibertsala eta babes soziala, batez ere egoera babesgabeenean dauden pertsonentzat.

Eskubideak aitortzeko bidea denon artean egiten dugu; eta gizarte murrizketak ezin dira bere horretan gelditu.

 

Bilbo, 2013ko uztailaren 25a

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude