MEZUA HEDATZEKO ALDATZEN GARA AURRERA EGITEKO ERALDATZEN GARA

Gure ibilbidearen ia 14 urte hauetan, gure maleta bizipenez, borrokaz, erresistentziaz, hausnarketaz, parte-hartzez, elkarrizketaz eta beste mila gauzaz bete da. Immigrazioren munduak, dinamismoa, konplexutasuna eta jakintza ezaugarri dituela, balioz bete gaitu, hala nola justizia soziala, erantzukizuna eta pertseberantzia. Hazi gara eta munduan mezua hedatzeko daukagun modua, gure bokazio eraldatzailea gurekin egon dira, zabaldu ditugun mezu guztietan.

Komunikazioa gure tresnarik preziatuena da dagoeneko. Eta iraultza egiteko eboluzio honetan, gehien amestutako dualtasuna lortu dugu: Gure bihotz ideologikoak gure komunikazioarekin bat egin du.

Gure ibilbidea ikusarazten duen irudi berria dugu, baina era berean, oraindik ere geratzen zaigun bide luzea ikusarazten du, eskubide-berdintasunaren aldeko borrokan eta justizia soziala zuzentarau bezala duen gizarte ireki baten eraikuntzan egiteko daukagun bidea, hain zuzen.

Gaur, komunikazioa profesionalizatu zenetik 10 urte pasa diren honetan, oso harro nago lan hau aurkezteaz; lan luze bat, estrategiaz eta hausnarketaz betea, eta heldutasun handikoa. Dabid Zelaiazugadi arte-maisuaren eskutik egin dugu bidea.

ERRONKA BERRIEN AURREAN, IRUDI BERRIA ESTREINATUKO DUGU

Soraia Chacón
Komunikazio Arduraduna
HARRESIAK APURTUZ

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude