Legezko oharra

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, HARRESIAK APURTUZ koordinakundeak jakinarazten dizu www.harresiakapurtuz.org webgunearen titularra dela.

Aipatutako Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, HARRESIAK APURTUZ koordinakundeak honakoa jakinarazten dizu:
Webgune honen titularra HARRESIAK APURTUZ dela (NAN: B01496439), egoitza Baños de Ebro Kaleko 27an (01307 Villanueva, Araba) eta harremanetarako helbidea info@harresiakapurtuz.org duena, Arabako Merkataritza Erregistroan inskribatua (1505 liburukia, 0 liburua, 187 folioa, VI-15858 orrialdea, 1. Inskripzioa).

HARRESIAK APURTUZ-en webgunean sartu, nabigatu eta erabiltzeak erabiltzaile izaera onartzea dakar, eta, hortaz, www.harresiakapurtuz.org webguneko orrietan nabigatuta, onartu egiten dira hemen jasotako baldintza guztiak, kasuan kasu legez bete beharreko araudiaren kalterik gabe.

HARRESIAK APURTUZ webguneak informazioa, salmenta zerbitzuak eta datuak eskaintzen ditu. Hala, erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunearen erabilera egokia egiteko erantzukizuna. Erantzukizuna honako alderdiei ere zabalduko zaie:

Erabiltzaileak, webgunean eskainitako eduki edo zerbitzu jakin batzuetan sartzeko, HARRESIAK APURTUZen inprimakietan ematen duen informazioak egiazko eta zilegi izan behar du.

Debekatuta dago HARRESIAK APURTUZek emandako informazioa, salmenta zerbitzuak eta datuak baldintza hauen, Legearen, moralaren, ohitura egokien eta ordena publikoaren kontra erabiltzea, baita hirugarren aldeei zein webgunearen funtzionamenduari berari kaltea eragin liezaiokeen beste edozein modutan erabiltzea ere.

DATUEN BABESA

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean xedatutakoaren arabera, jakinarazi nahi dizugu, webguneko inprimakiak bete edo harremanetarako datuak ematen dituzunean, zure datu pertsonalak HARRESIAK APURTUZen fitxategietan jasota geratzen direla, Datuak Babesteko Agentziaren Erregistroan inskribatuta, gure zerbitzu eta produktuen berri emateko eta interesgarri izan dakizkizukeen eskaintza edo nobedadeen berri emateko. Datu horiek dagokion konfidentzialtasun eta dilijentziaz tratatuko dira, legedia aplikagarrian xedatutako segurtasun neurriak bermatuta, horiek bidegabe eskuratu eta erabiltzea saiheste aldera.

Zure datu pertsonalak helburu horietarako erabiltzerik nahi ez baduzu, info@harresiakapurtuz.org helbidera idatz dezakezu zure datuak erabili, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubidea egikaritzeko.

COOKIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Informazioaren Gizarteari eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu webgune honek cookie-ak erabil ditzakeela erabiltzaileak pantaila ezberdinetan nabigatzen duenean. Cookie-a webgune bateko erabiltzaileen datuak gorde eta berreskuratzeko tresna da. Gure webgunea erabilita berariaz onartu eta baimendu egiten duzu cookien erabilera, gure pribatutasun politikari jarraikiz.

Gogoratu zure web nabigatzailea konfiguratu dezakezula gure webguneko cookie-ak onartzeko edo ez onartzeko. Gure cookien politikarekin zerikusia duen edozein kontsulta egiteko, idatz ezazu info@harresiakapurtuz.org helbidera.

JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK

www.harresiakapurtuz.org webgunea osatzen duten elementu guztiak, baita horren egitura, diseinu, argazki, bideo, audio, testu eta iturburu-kodea ere, HARRESIAK APURTUZ elkartearen titulartasunpekoak dira eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko araudiak babesten ditu horiek guztiak.
Debekatuta dago webgune honetako edukiak osotasunean edo partzialki kopiatzea, baita horiek aldatu edota banatzea ere, jatorria aipatu gabe edo aldez aurretik baimena eskatu gabe.

HARRESIAK APURTUZ koordinakundeak ez du bere gain hartuko hirugarren aldeek webgunean egindako erabileraren erantzukizunik eta, hartara, legez egokitu dakizkiokeen bide zibil edo penal oro erabili ahal izango du.

ERABILERAREN BALDINTZAK ETA ERANTZUKIZUNA

Webgune honetan sartuta, bertako erabiltzaile bihurtzen zara eta, hortaz, onartu egiten dituzu legezko abisu honetan argitaratutako baldintza orokorrak. HARRESIAK APURTUZ elkarteak beretzat gordetzen du baldintza orokor hauek edozein unetan aldatzeko eskubidea. Hori dela eta, interesgarri baderitzozu, domeinuan sartzen zaren bakoitzean berrikusi beharko zenituzke.

Erabiltzaile zaren aldetik, bermatu behar duzu ematen diguzun informazio guztia legezkoa, benetakoa, zehatza eta egiazkoa dela, eta, era berean, gure zerbitzu eta edukien erabilera legezkoa egin behar duzu.

HARRESIAK APURTUZ koordinakundea ez da, inola ere, erabiltzaileek webgunean egin ditzaketen legez kontrako ekintzen erantzule izango. Halaber, webgune honetatik estekatu litezkeen webguneetako edukien gaineko erantzukizunik ere ez du izango, ezta horietako pribatutasun neurrien gainekorik ere.

Hala eta guztiz ere, HARRESIAK APURTUZ erakundeak behar besteko dilijentziaz jardungo du eta hirugarren aldeek bere webgunean legez kontrako edukirik estekatu ez dezaten beharrezko neurriak hartzen saiatuko da.

Halaber, HARRESIAK APURTUZ ez da erabiltzaileek webgune honetan argitaratutako iritzien erantzule izango, eta beretzat gordetzen du indarreko legediaren kontra egiten duten iruzkin guztiak ezabatzeko eskubidea.

LEGEZKO EKINTZAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA

HARRESIAK APURTUZ elkarteak beretzat gordetzen du, baita, egoki irizten dituen ekintza zibil edo penalak aurkezteko gaitasuna, webgunea eta bertako edukiak bidegabe erabiltzeagatik edo baldintza hauek ez betetzeagatik.

Erabiltzailearen eta HARRESIAK APURTUZ elkartearen arteko harremana Espainiako indarreko araudiaren menpe egongo da. Hala, erabiltzailearen eta HARRESIAK APURTUZ elkartearen artean sor litezkeen gatazken gainean erabakitzeko eskumena legedia aplikagarriaren arabera dagozkion epaitegi edo auzitegiena izango da.