Joan den irailaren 12an, Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zen Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzeko txostenaren aurrean, sinatzen dugun taldeok honakoa salatu nahi dugu publikoki:

– Gizarte-ongizatearen euskal sistema optimizatu, iruzurrari aurre egin eta austeritate garaian elkartasuna mugatzearen aitzakiaz, funtsezko aldaketa bat egin zaio, 2008an, onartu zen Legearen espirituari; horrela, gizarte-babes eta bermeen aldeko apustua izatetik pobrezia kriminalizatzeko elementu izatera pasatu da.

– Efizientzia eta aurrekontu-ekonomiaren irizpideei jarraituz, Euskadiko gizartebabesaren sisteman sartzeko eta irauteko baldintza gehiago eskatzen zaizkie familiei eta pertsonei, prestazio hori eskatzen dutenek bizi duten egoera orokorra baloratu gabe.
 

– Gizarte Segurantzarako kotizazioak eskatzea sekula ikusi gabeko baldintza da eskubide bat izateko; eta ez hori bakarrik, gaiztotu egiten du soldatapeko enplegurik
gabe gizarteari egiten zaizkion ekarpenen zentzua: etxekoandreak, elkarteetako boluntarioak, etab. Era berean, urratu egiten du berdintasun printzipioa lan merkatuan sartu ezin dutenentzat.
 

– Zalantzan jartzen da sistematikoki gizarte-prestazioren bat jasotzen dutenen gaitasuna eta autonomia; horrela, prestazio hori laguntza gisa planteatzen da, eta ez pertsonentzako eskubide aitortu gisa.

– Eusko Jaurlaritzak etengabeko iruzurraren susmopean jartzen du gizarteprestazioren bat jasotzea; horrela, legezkotasunik gabe uzten ditu Sisteman sartzeko pertsonek bete behar dituzten irizpideak.

– Eskubide bat lortzeko ordezko gizarte-prestazioa sortzeak (komunitateari zerbitzuak ematea), eskubide hori merkataritzako gai bihurtzea dakar, onuradunek gizarteari egindako ekarpenaren eta kostuaren arteko ustezko orekan oinarrituta; baina larriena da gizarte eskubide bat jasotzen dutenak eta jokabide elituzkoengatik zigortutakoak parean jartzen dituela.

– Gizarteratze-sistemaren ikuspegia aldatu eta lan arlora begira jartzen du; ikuspegi horrek eskulan huts bihurtzen ditu pertsonak, eta ez du gizarteratzeko beste prozedura argirik ezartzen. Aldaketa horrek kontraesanean jartzen du legearen helburua bera; izan ere, legearen arabera, Gizarteratzeko eta Diru Sarrera Bermatzeko Euskal Sistema gizartebazterketari aurre egiteko tresna gisa planteatzen da.

– Gizarte-prestazioaren kudeaketa lan arloko teknikarien esku geratzen da, eta teknikari horiek ez dute zertan izan pertsona horiek bizi duten egoeraren ikuspegi osorik. Esandako guztia kontuan hartuta, azpian sinatzen dugun gizarte-taldeek aitortzen dugu eta ados gaude diru-kopuru horiek familia eta pertsona behartsuenen artean ahalik eta ondoen banatzeko egiten den esfortzuarekin. Hala ere, erabat gaitzesten dugu gizarteeskubideak murrizteko egin daitekeen edozein ahalegin.

 

Duela urtebetetik hona, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten familiek moldatu beharra izan dute prestazio hori lortzeko eta mantentzeko Administrazioek egin dituzten aldaketetara, eta ikusi dute aldaketa bakoitzean murriztu egin zaizkiela eskubideak:

– Etxebizitzagatik bi prestazio jasotzea mugatu zaielako; batetik, Gutxieneko Diru Sarrera Bermatzeko Errentan, eta bestetik, Gizarteratzeko Laguntzan, betiere iruzurraren aitzakian.

– Familiak aldaketa horietara egokitzeko administrazio-prozeduretan etengabeko irregulartasunak izan direlako; horren ondorioz, abenduan eta abuztuan, milaka familiari kendu zitzaien, aldi baterako, eskubide hori.

– Laguntzak jasotzen dituzten pertsonentzat eskubide hori gauzatzeko oztopo gaindiezinak ezartzen dituzten elementuak sartu direlako sistematikoki; esate baterako, jabetza erregistrorik ere ez duten herrialdeetako ondasunen dokumentuak eskatzea, urte batetik hirura gehitzea erroldatuta egon behar den denbora, etab.

– Gero eta atzerapen handiagoak izan direlako errekurtsoak, aldaketak eta prestazioen kudeaketarako beste administrazio izapide batzuk ebazteko eta kudeatzeko orduan; horren ondorioz, eskaera egin duten pertsonak kondenatuta daude gutxienez sei hilabete itxarotera. Beraz, azpian sinatzen dugun taldeok jakitun gara, krisiaren eraginez, gero eta pertsona gehiago daudela gizarte-eskubideak bermatuko dituen benetako gizartebabesaren premian, eta horregatik, honakoa ESKATZEN DUGU:

1. Sinatutako ituna ATZERA BOTA eta Diru Sarrera Bermatzeko Errenta (DSBE) delako gizarte-prestazioa jasotzeko erroldatuta egon beharreko urteak gehitzeko asmoa baztertzea. Babesik gabe dagoen familia eta pertsona orori erantzun beharko lioke sistemak.

2. DSBE jasotzen duten pertsonak eskaintzen zaien lehenengo lana onartzera behartzeko asmoa BAZTERTZEA, “egokia” hitza guztiz subjektiboa delako.
Bakoitzaren egoera aztertu beharko da, eta langileak eskubidea izango du bere lan baldintzak negoziatzeko, bere ezaugarriak, curriculuma eta jasotako prestakuntza kontuan hartuta.

3. Lanbide hobekuntza eta prestakuntzarako eskaintzak BERRITU ETA GEHITZEA, pertsonak dituen lehentasunak ukatu gabe, eta ibilbideak pertsonalizatuz, hau da, negoziatuta eta behartu gabe, eta komunitatelanetarako planak eta programa osagarriak ezarri gabe.

4. DSBEren izapide sisteman gizarte-langileak SARTZEA, eskaera aztertu edo lagundu beharra dagoen kasuetan; betiere, aurretik jarriz honako ideia: prestazioa tutoretzarik behar ez duen eskubidea eta administrazio ekintza dela, bereziki, eskaera aztertzeari dagokionez.

5. Etxebizitzagatik laguntzak jaso ditzaketen bizikidetzako unitateak ZABALTZEA.

6. 23 urtetik beherako pertsonak ONARTZEA, prestazioaren hartzaile gisa.

7. Ondare gisa ONARTZEA ohiko etxebizitza ez den ondasun higiezin baten jabetza, betiere duen katastro-balioa bizikidetzako unitateari onartzen zaion gehienezko ondarea baino handiagoa ez bada.

8. Ezarritako ADMINISTRAZIO PROZEDURAK zorrotz BETETZEA, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eskatu, kudeatu eta emateari dagokionez, baita aldaketa, iraungitze, kentze eta errekurtsoei dagokionez ere.

Azkenik, gizarte honekin daukagun konpromiso zintzo eta frogagarria berretsi nahi dugu, pertsona guztien gizarte-eskubideen eta gizarte-babeserako sistemaren alde borrokatuz, sistemak eskubide horiek bermatu ditzan, eta ez erruduntzat jo babes hori erabiltzen duten familiak eta pertsonak.

IDAZKI HAU SINATZEN DUGUN TALDEAK:
Bizkaia: Posada de Los Abrazos, Argilan, Grupo de Mujeres de Basauri, Emakumeak
Garapenerako Elkarlanean – Ege, Euskal Herriko Antifaxista Taldea, ADARRA –
Pedagogi Erakundea, Biluts, Asociación ADECO, Gazte Komunisten Batasuna, Ezker
Gogoa-ko koordinatzailea, Asociación América España Solidaria y Cooperación –
AESCO, Asociación Iniciativa Gitana, Asociación Cultural AMARU, Asociación
Euskadi Cuba, Emigrad@s sin Fronteras, Ekologistak Martxan, Asociación de
Bolivianos – ADREBOL, Mugarik Gabe, SOS Arrazakeria Bizkaia, Bilboko Talde
Antimilitarista – KEM-MOC, Asamblea de Parados/as de Erandio, Berri-Otxoak –
Plataforma Contra la Exclusión Social y Por los Derechos Sociales, Danok Lan De
Galdakao, Gorripidea, Colegio Profesional de Trabajo Social de Bizkaia, kimetz
kolektiboa, Programa Bitartean (Emaús Fundación social), Asamblea Abierta en
Defensa de las Prestaciones Sociales, Kakitzak, Desazkundea, Asociación de
trabajadoras de hogar ATH-ELE, Asociación de Usuarios de la Sanidad de Bizkaia –
Sumendi, M15M Bizkaia – Bizkaiko Herri Asanblada, Bihotzean Zazpi Kaleetako Auzo
Elkartea, Asociación Osaginez-Crecer en Salud. Araba: Comisión Ciudadana antiSida
de Álava – SIDALAVA, Asociación de Amigos de la RASD (AMURRIO-AIALA),
Asociación de Vecinas y Vecinos de Zabalgana – Pasabidea, Salhaketa – Araba,
Asociación Lazos de Amistad con el Inmigrante – Alai, Médicos Mundi Álava, Grupo
Foro Religioso Popular, "Afro" Asociación de Residentes Afroamericanos, Prestaturik –
Asociación de Profesionales Extranjeros. Gipuzkoa: ASOLEUS – Asociación de
Inmigrantes Latinoamericanos de Euskadi, Asociación Intercultural Adiskidetuak,
Asociación de Inmigrantes Latinoamerican@s – ESPERANZA LATINA, Calcuta
Ondoan, SOS Arrazakeria Gipuzkoa.
Redes y Federaciones
Harresiak Apurtuz – Coordinadora de ONG de Euskadi de Apoyo a Inmigrantes:
Bizkaia: Mujeres en la Diversidad, Asocolvas, Mujeres Migradas de Getxo – Ammig,
Fundación Adsis, Zubietxe, Cear Euskadi, Asociación Argentina en el País Vasco –
ARVAS, Asociación Sunu Makaan, Asociación Hispanolatinoamericana – AHISLAMA,
Edo Club Nigeria, Bide Sari Pastoral Penitenciaria, Asociación Vasca de Mediación
Intercultural – Bitartegune, Bakeaz, Bizitegi, Cáritas Bizkaia, Acabiz – Cameruneses de
Bizkaia, Cite – CCOO, Asociación Centroamericana de Desarrollo Integral – ACEDI,
Centro Ellacuría, Comisión Ciudadana antiSida Bizkaia, Comunidad de Icbos en el
País Vasco – OGANIHU, Limemia – Asociación Congoleña, Elkarbanatuz, Avaco –
Asociación Vasco Angoleña de cooperación, cultura y amistad, Pagkakaisa –
Emigrantes de Filipinas, Asumdwe ne Nkabom – Emigrantes de Ghana, Fundación
Peñascal, Goiztiri, Grupo Folklórico Chile Lindo, Hegoa, Ideasur, No Pintcha –
Inmigrantes de Guinea Bissau, Azraf – Inmigrantes Marroquís en Euskadi, Izangai
Elkartea, Kosmopolis, Margotu – Asociación de lucha contra la exclusión social,
Médicos del Mundo, Misiones Diocesanas, Asema – Asociación Senegalesa de
Markina, Sikap – Asociación Filipina en el País Vasco, Solidaridad Internacional,
Mujeres del Mundo Babel, Círculo Solidario de Euskadi. Araba: Fundación ADRA,
Haurralde Fundazioa, Asociación Bizitza Berria Elkartea, Agle – Asociación Alavesa de
Trabajo Social, Mboolo Elkar – Asociación de inmigrantes senegaleses, Esan Akugbe –
Asociación de Nigeria, Machu Pichu – Asociación de residentes Peruanos, Colombia
Euskadi, Zinhezba. Gipuzkoa: Bidez Bide Elkartea, Mujeres del Mundo Unidas,
Bategite Elkartea
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Eapn Euskadi, REAS Euskadi – Red de
Economia Alternativa y Solidaria, GIZATEA – Asociación de Empresas de Inserción del
País Vasco, Federación de Reinserción Social – SARTU, Plataforma de Inmigrantes de
Getxo – Getxoko Etorkinak, Elkartu – Federación Coordinadora de Personas con
Discapacidad Física de Gipuzkoa, Coordinadora de ONG de Desarrollo de Euskadi,
Gizardatz – Asociación de Entidades de Iniciativa e Intervención Social de Bizkaia,
Bilboko Auzo Elkerteen Federazioa
Sindicatos: UGT Euskadi, STEE-EILAS, ESK, LAB, CNT, CGT, ELA, CCOO
Partidos políticos: Aralar, Izquierda Unida, Antikapitalistak, Gorripidea Ildoa Zutik,
Alternatiba, Izquierda Abertzale, EQUO Bizkaia

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude