Harresiak Apurtuz, Etorkinei laguntzeko Euskadiko GKEen Koordinakundeak, kontzentrazio bat deitu du urriaren 17rako, larunbata, Bilbon

 

Gobernuak oportunismo politikoa egungo koiuntura ekonomikoaz baliatzen da, migrazio-politika zorroztu eta, ondorioz, etorkinen hauskortasuna areagotzeko. Krisiaren diskurtso mediatikoa erabiliz, makina bat dira aurrera eramaten diren ekintzak: etorkinak beraien jatorrizko herrialdeetara bueltatzen dira, garapenerako laguntzapean mozorrotuta; egoera ez-erregularrean dauden lagunen atxiloketa arbitrario gehiago daude; eta etorkinen kolektiboa erabili nahiz manipulatzen da, interes ekonomiko hutsen pentsutan, bazterketa-egoera mantenduz.

Ekainaren 26an erreforma-proiektua Kongresura bidali zen. Proiektu berriak beste pauso bat dakar etorkinen oinarrizko eskubideak urratzeari dagokionez; eta Legea berez publikoki salatzeko modukoa bada ere, bertan jasotzen diren zenbait alde guztiz aipagarrik dira, eragin handia baitute etorkinen ongizatean.

– Etorkinen gurasoek zailtasun handiak dituzte familia berriz elkartzeko orduan; izan ere, familia elkartzeaz arduratzen den pertsonak nahitaez izan behar du epe luzerako egoiliar izaera. Familiarekin elkartzen den guraso edo aurreko senideak, gainera, 65 urtetik gorakoak izan behar dira. Horrek esan nahi du, modu nabarmenean urratzen dela familia berriz elkartzeko eskubidea, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak adierazitakoa, eta oztopo berri bat ezartzen dela etorkinen kolektiboa erabat integratzeko orduan. Guztiok dugu gure familiaren beharrizana.

– Etxebizitza arloko oinarrizko eskubideak murriztu zaizkie aldi baterako pertsona egoiliarrei, eta ez da hezkuntzarako eskubidea aintzat hartzen egoera irregularrean dauden atzerritarren etapa guztietan. Horrek urratu egiten du Konstituzio Auzitegiak horren gainean emandako epaia.

– Osakun arloko asistentzia eskubidea eta oinarrizko eskubide sozialak ahultzen dira, udal erroldan sartzea zailaga bihurtuz.

– CIES delakoetan barneratze aldiak gehitu egin dira, 40tik 60 egunera; igoera hori oinarrizko askatasun-eskubidearen kontrakoa da, eta administrazioaren arau-hauste soil batean baino ez dago oinarritua. Gainera, ez dago horren inguruko arauketa orokor bakarra, ondorioz, hauskortasun gehiago sorrarazten du barneratutako gazteen artean.

– Doako asistentzia juridikoa oztopatzen da, auzitegietara jotzeko borondatea berresteko beharra sartzean. Baldintza hori, kanporatutako pertsonen kasuan, betetzeko oso zaila izando da eta indefentsio handiago eragingo die.

– Arau-hauste larriak gehitu dira, hala nola, behin bisatua iraungita Estatuan egotea erabaki duten pertsona etorkinak gonbidatu edo ostatua ematea, edo udal-erroldetan izena ematen uztea, nahiz eta bertan jasotzen de helbidea etxebizitza errealari egokitu ez. Neurri horrek oinarrizko eskubideak lortzea eragozten die, esaterako, osasun-laguntza edota hezkuntza.

HEMEN EZ DAGO INOR SOBERAN, beraz, ehundik gora kolektibok honakoa eskatzen dugu:

– Gobernu zentralak Atzerritarren Legea aldatzen duen aurreproiektua atzera bota dezala, erabateko atzerapausoa dakarrelako etorkinen eskubideetan, eta horien integrazioa oztopatzen duelako.

– Eusko Jaurlaritza eta foru aldundiak aurreproiektu horren aurka jar daitezela, biztanleriaren zati baten eskubideak urratzen dituelako.

– Euskal alderdi politikoek gure aldarrikapenak parlamentura helaraztea.

– Administrazioek erantzukizuna har dezatela adingabeen tutoretzari dagokionez; horretarako, beharrezko baliabideak eskaini beharko dituzte horien babesa eta integrazio osoa bermatzeko.

– Estatuan dauden Atzerritarrentzako Barneratze Zentroak (CIES) itxi daitezela, pertsonentzako errepresio nahiz marjinazio bideak direlako. Pertsona horiek arau-hauste administratibo bat baino ez dute egin, eta inola ere ez askatasuna kentzeko moduko delitua.

 

Urriak 17
Atzerritarren Legearen Erreformaren kontrako Estatuko Mobilizazio Eguna,
KONTZENTRAZIOA
Areatza Plaza, 12etan
.

Atzerritarren Legea aldatuko duen Aurreproiektua dela-eta gainera datorkigun migrazio-politikaren testuinguruan, gizarte kolektiboek diskriminazio-ezaren eta eskubideen alde borrokatzen jarraituko dugu. Behin eta berriz salatuko ditugu kanporaketan eta mugen itxieran oinarritzen diren migrazio-politiken gogortzeak.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude