Harresiak Apurtuz, Etorkinei Laguntza Emateko GKEen Euskadiko Koordinakundeak, salatu du PSOEren Gobernuak indiferentzia jarrera izan duela “Hemen ez dago inor sobran” kanpaina sinatu duten 120 elkarteen proposamenak aurkeztu zaizkionean

 

Azken hiletan, gizarte mugimenduan oinarritutako kanpaina bat garatu dugu, LOEX delakoaren erreformaren aurka protesta egiteko. Guk badakigu Hemen ez dagoela inor sobran, eta 120 talde baino gehiagok adierazi dizkiegu gure ideiak erakunde, partidu politiko eta bestelako eragile sozialei.

Hainbat bilera, azterketa, kontzentrazio eta manifestazio egin ditugu, eta hori izan da Gobernuari gure salaketaren berri emateko bidea. Ez da nahikoa izan. Gobernuak progresistatzat dauka bere burua, baina urriaren 29an onartu duen testuaren ezaugarriak hauek dira:

– Etorkinen gurasoek zailtasun handiak dituzte oraindik familia berriz elkartzeko orduan; izan ere, familia elkartzeaz arduratzen den pertsonak nahitaez izan behar du epe luzerako egoiliar izaera. Familiarekin elkartzen den guraso edo aurreko senideak, gainera, 65 urtetik gorakoak izan behar dira. Horrek esan nahi du, modu nabarmenean urratzen dela familia berriz elkartzeko eskubidea, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak adierazitakoa, eta oztopo berri bat ezartzen dela etorkinen kolektiboa erabat integratzeko orduan. Guztiok dugu gure familiaren beharrizana.

– Etxebizitza arloko oinarrizko eskubideak murriztu zaizkie aldi baterako pertsona egoiliarrei, eta ez da hezkuntzarako eskubidea aintzat hartzen egoera irregularrean dauden atzerritarren etapa guztietan. Horrek urratu egiten du Konstituzio Auzitegiak horren gainean emandako epaia.

– CIES delakoetan barneratze aldiak gehitu egin dira, 40tik 60 egunera; igoera hori oinarrizko askatasun-eskubidearen kontrakoa da, eta administrazioaren arau-hauste soil batean baino ez dago oinarritua. Gainera, ez dago horren inguruko arauketa orokor bakarra, ondorioz, hauskortasun gehiago sorrarazten du barneratutako gazteen artean.

– Arau-hauste larria da, esaterako, etorkinak udal-erroldetan izena eman dezaten uztea, helbide hori etxebizitza errealari egokitzen ez zaionean. Hori oinarrizko eskubideen murrizketa handia da, hala nola, osasun eta hezkuntza eskubideena.

– Gainera, zerga betebeharrak eta gizarte segurantzako betebeharrak ez betetzeagatik, aldi baterako egoitza baimena ez berrizteko aukera dago. Hori oso esanguratsua da atzeraldi ekonomikoa bizi dugun garai honetan.

 

Hitzaurrean esaten da migrazio mugimenduak guk geuk jendea hartzeko dugun gaitasunera eta lan-merkatuaren benetako beharrizanetara egokitu beharra duela. Horrek argi uzten du etorkinak ez direla pertsonatzat hartzen, testuinguru ekonomiko baten barruko eskulan soiltzat baino.

Harresiak Apurtuz-ek zera gogorarazi nahi du:

– Etorkinen eskubideak ez direla Estatuak “lan-merkatuaren egoeraren arabera” ematen dituen pribilegioak, baizik eta oinarrizko giza eskubideak.

– Etorkinen benetako integrazioak eta haien eta harrera egiten dien gizartearen arteko elkarbizitza eta kohesio sozialak abiapuntu hau dute: eskubide guztiak aitortzea, eta ez bigarren mailako herritarrak sortzea.

– Legearen erreformek jarraitutasun-ikuspegi bat izan beharko lukete eta ahalik eta kontsentsu handiena lortu, eta hala ere, bere burua progresistatzat duen gobernu honek entzungor egin du etorkinen elkarteen iritziaren aurrean. Erreforma murriztaile eta bidegabe bat ontzat eman du.

Atzerritarren Legeak aurkezten duen migrazio-politikaren testuinguruan, gizarte kolektiboek diskriminazio-ezaren eta eskubideen alde borrokatzen jarraituko dugu. Behin eta berriz salatuko ditugu kanporaketan eta mugen itxieran oinarritzen diren migrazio-politiken gogortzeak.

HARRESIAK APURTUZ – Etorkinei Laguntza Emateko GKEen Euskadiko Koordinakundea:

Arabako Gizarte Laneko Elkartea, ARVAS, Euskadiko Argentinar Elkartea, ACEDI. Asociación Centroamericana Mujeres Desarrollo Integral, LIMEMIA, Asociación Congoleña para la Solidaridad en Euskadi. Euskadiko Txinatarren Elkartea, PAGKAKAISA, Filipinetako Etorkinen Euskadiko Elkartea, ASUMDWE NE NKABOM, Ghanako Etorkinen Euskadiko Elkartea, 12 DE OCTUBRE, Ekuatore Gineako Etorkinen Euskadiko Elkartea NÔ PINTCHA, Guinea Bissau-ko Etorkinen Elkartea, AL KHAIMAH, Marokoko Etorkinen Elkartea, AZRAF, Marokoko Etorkinen Euskadiko Elkartea, BENKADI, Maliarren Bizkaiko Elkartea – CARPATOS, Errumaniarren Euskadiko Elkartea. Senegaldarren Elkartea, AHISLAMA, Elkarte Hispano-Latinoamerikarra, Senevasca Elkartea, DACIA ZUREKIN – Elkarte Soziokultural eta Nazioarteko Kooperaziokoa, BITARTEGUNE, Kultura arteko Bitartekaritzarako Euskal Elkartea, AVACO, Garapen, Kultura eta Laguntasunerako Euskadi eta Angolako Elkartea, ASOCOLVAS, Kolonbiarren Euskadiko Elkartea, Bakeaz, Bide-Sari, Bolivia Gurea Elkartea, ACABIZ, Bizkaiko Kamerundarak, Bilboko Elizbarrutiko Caritas, CITE, CITE, Cear Marroquí, Emakumearen Bizkaiko Sustapen Zentroa, Euskadiko Elkarbidea, Euskadi Kolonbia Elkartea, OGANIHU, Icboen Euskadiko Komunitatea, AL MANAR, Marokoarren Euskadiko Komunitate Soziokulturala, Bizkaiko Gurutze Gorria, Elkarbanatuz, Etorkinekin Bat, Adis Fundazioa, Ignacio Ellacuria Fundazio Soziala, Goiztiri, INTI LLACTA, Latinoamerikako Talde Kultural eta Soziala, Chile Lindo – Talde Folklorikoa, Hegoa, Ideasur, Izangai, Munduko Medikuak, Elizbarrutiko Misioak, Munduko Emakumeen Elkartea, Asociación Mujeres en la Diversidad, MISSI – Emakume Etorkinen San Inazioko Elkartea, UGT, Centro Guía, Zubietxe; Bizkaia: EAPN, Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Europako Sarea, Euskadiko GGKE Koordinakundea, Besti Bi Plataforma, EGK – Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Aldarte, Emakume Etorkinen Malen Etxea Elkartea, Bizkaia, RAIS Euskadi Elkartea, Espetxeetako Pastorala, ADARRA Talde Pedagogikoa, Djitu Ten Elkartea, Ezker Gogoa Elkartea, BERDINTASUNA, Pertsona etorkinen integrazio eta berdintasunerako Elkartea, Bizkaiko Etxeko-andreen Elkartea, Osatu Elkartea, Susterra, Argilan hezkuntza eta Gizarte arloko Proiektua – gizarte bazterkeriaren aurkako plataforma, Berriotxoak, Gizarte bazterkeriaren aurkako plataforma, Lagun Artean Harrera Zentroa, Col•lectiu DRARI, Ecuador Etxea Elkartea, Sortarazi Elkartea, Mugarik Gabe, ARASD – Bizkaia, Gazte Komunistak – Juventudes Comunista, Koordinakunde Antimilitarista – Kakitzak, ESK Sindikatua, STEE – EILAS Sindikatua, EZKER BATUA-BERDEAK Immigrazio Idazkaritza, PCE – EPK, Iratzarri-Aralar gazteak. Araba: Eskubideen Berdintasunerako Zuzen Sarea, Solive Elkartea, PRESTATURIK – Atzerriko Profesionalen Elkartea, MACHUPICHU – Peruko Egoiliarren Elkartea, C.V.X. – Vitoria Gasteiz, Elkartzen – Gasteiz, Beti Gizartean Fundazioa, ADRA Fundazioa, AFRO – Egoiliar Afroamerikarren Elkartea, Kolore Guztiak Kultura arteko Elkartea. Gipuzkoa: Kaebnai – Nueva Acción Intercultural, EREITE Kultura arteko Elkartea, Emakume etorkinen Malen Etxea elkartea – Zumaia, Garaipen Emakume elkartea, Esperanza Latina Elkartea, “Gente del Mañana” Hezitzaile Psikosozialen Elkartea.

Beste komunitate batzuk: Plataforma Papeles Derechos Denontzat (Nafarroa) Casa Chile (Madril), Barrio Zofio Auzokide elkartea – Sentido Sur (Madril), SOS Racisme del Pais Valencià (Valentzia), Misiones Mundosin Fronteras en Acción (Valentzia), Zinhezba-Cinema, educació i pau (Bartzelona), Promotoría de Justicia y Paz de los Dominicos de España, Asociación Comunidad Mauritana de Canarias Al Wifaq, Foro Social de Segovia, Asociación de Empleadas de la Llar (Illes Balears), CIE-Grupo Inmigración y Sistema Penal (UNED). Bestelakoak: Intagrationsbyrån (Suecia).

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude