Harresiak Apurtuz-ek Lege Biltzarreko Giza eskubideen, Berdintasuna eta Herritarren Partaidetzaren Batzordean adierazitako komunikatua

 

Ezer baino lehen, Harresiak Apurtuz erakundeak gaurko egin dugun agerraldi eskaera jaso izana eskertu nahi dizuegu Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzorde honetako kideei.

 

Nahiz eta esku-hartze hau joan den urteko irailean eskatu (Gasteizko Alkatearen adierazpenek eragindako amorru-egoera salatzeko), gaur, hiru hilabete beranduago, gure eta zuen, Batzordekideen, arteko harremanak beste helburu bat du.

Nondik abiatu ginen GOGORARAZTEKO gaude hemen.

.- Udak utzitako egoerak gogorarazi nahi ditugu: manipulatutako zifretan oinarritutako salaketa faltsuak; herritarren artean zalantza hedatu duten iruzur-diskurtsoak; iruzurra aitzakiatzat, Euskadiko babes sozialaren sistema zalantzan jartzea; integratzeko asmoa jatorriarekin lotuta, jatorri ezberdinekoen arteko zatiketa soziala, eta; gure ustez okerrena, herritarren artean amorrua hedatzea, bizikidetzaren kalterako.

.- Gogorarazi nahi dugu horrek guztiak kezka sentimendua areagotzen duela, euskal udalerriek bizi duten egoera OROKORTU baita, kapitalaren eta oparoaldiaren menpean egongo ez diren egiazko politika inklusioen gabeziagatik.

Gaurko helburua ez da zifra gehiago ematea, zenbakien bidez gezurtatzea, kasu ezberdinak azaltzea, ezta esandakoa egia ez dela edo manipulatuta dagoela konbentzitzen saiatzea ere. Ez, hori ez da ez gure helburua, ez gure funtzioa.

Harresiak Apurtuz hemen dago gaur, eskubideak defendatzeko eta gizarte bidezkoagoa aldarrikatzeko antolatutako herritarrekin BAT EGITEKO asmoz. Izan ere, ezinbestekoa baita politika publiko guztiek eskubide berdintasuna ardatz nagusi edukitzea, eta bide horretan dira Gasteizen sortutako iniziatibak (Gora Gasteiz Plataforma, Arrazakeriaren kontrako Plataforma eta beste asko), gure herrialdean berdintasunerako urratsa exijitzeko.

Pertsona GUZTI GUZTIEK osatzen dugu Autonomia Erkidegoa, gure Udalerria, Auzoa, gure etxeko Ataria eta elkarrekin bizitzeko batzen gaituen Familia. Espazio horiek guztiek egiten gaituzte gizarteko kide eta, gizarteko kide garen heinean, ESKUBIDE eta BETEBEHARRAK dauzkagu.

Eskubideak ez dira merituen fruitu; gizakiaren aitortzaren oinarria dira, bizi dugun gizartearen baitan. Beraz, ez dira eskuratzen; EGIKARITU egiten dira.

Batzorde honetako Legebiltzarkideok: herritarrek aukeratu zintuzteten, Euskadin bizi garenon Giza Eskubideak, Berdintasuna eta Herritarren Partaidetza bermatzeko. Harresiak Apurtuz elkartean irekitzean, aniztasunean eta bizikidetzan sinesten dugu. Eta zuek?

Administrazioen maila guztiei POLITIKA PUBLIKO INKLUSIBO bat eskatzen diegu behin eta berriro, beste jatorri bat izate hutsagatik gizarte-desabantaila egoerara kondenatutako pertsonen ordezkari garelako. Euskadin bizi diren etorkin eta babestuak gizarte honetako parte integral dira eta legeak egiten dituztenek kontuan izan behar dute hori.

Euskadiko politika publikoek bermatzaile eta inklusibo izan nahi badute, pertsona GUZTIAK barne hartu beharko dituzte, bereizketarik gabe. Agintzea dagokizuen horiek, zeuen funtzio publikoa betez eta bozkatu zaituztegun herritarren oniritziarekin, pertsona guztien beharrizanei erantzun beharko zeniekete, Euskadi ireki, inklusibo eta anitza sustatze aldera.

Pertsona guztiak baldin bagara beharrezko gizartea garatzeko, guzti-guztiak gara beharrezkoak eskubide eta betebeharrak egikaritzeko.

Ez dugu nahi agerraldi hau diskurtso eta eztabaida hutsean gera dadin. Esan bezala, Harresiak Apurtuz eta berau osatzen duten erakundeek bat egiten dugu hausnarketarako eta kolektiboen iritzia agertzeko deia luzatzen ari diren herri-ekimenekin. Hiria mugitu egiten delako, eta inork geure izenean hitz egin dezan nahi ez dugulako! Egun dugun Gasteiz nahi dugun Gasteiz ez dela badakigun arren, gu geu konponbidearen parte garela ere badakigu.

Beraz, gaur, legeak egiten dituen eta berauek betetzen direla bermatu behar duen Eusko Legebiltzarrean aurkeztuta, honakoak ESKATZEN dizkiogu Giza Eskubideen Batzordeari:

.- ADIERAZPEN INSTITUZIONALA edo, halakorik ezean, Presidentetzaren Adierazpena sinatzeko, Batzordearen eta alderdi politiko guztien konpromisoa jasotzen duena:

a) Pertsona ororen eskubideak errespetatuko direla zaintzeko eta euskal gizartearen kohesioa mantentzeko.
b) Politika publikoen maila guztietan, legeak egiteko orduan gizarte inklusio eta bermea aintzat hartzeko.
c) Immigrazioa hauteskunde-helburuz ez erabiltzeko konpromiso argi eta iraunkorra hartzeko. Kontziente izanik ezinezkoa dela lehenengo eta bigarren mailako herritarrak daudela pentsatuz legeak egitea.

2014 urte nahasia bukatzear da; baina ilusioa daukagu 2015 urterako eta, geure botoaz, nahi dugun Euskadiren alde egiteko aukera berria izango dugulakoan gaude. Irekitzean, inklusioan eta aniztasunean sinesten duten plataforma, sare eta pertsonekin BAT EGITEN jarraituko dugu Harresiak Apurtuz erakundean. Erronka honetan zeuen parte-hartzea espero dugu.

Azken minutu hau aprobetxatu nahi dugu gure agerraldian erakutsi duzuen arreta esertzeko eta, era berean, Batzordeari eskatutakoak abiarazteko egin ditzakezuen barne-eginbideak aldez aurretik eskertzeko.

 

Jaitsi dokumentua

HARRESIAK APURTUZ
Etorkinei laguntza emateko Euskadiko GKE Koordinakundea

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude