logoekain

Gizarteratzearen aldeko sareek zera eskatu nahi dute: Eusko Jaurlaritzak diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa igo dezala, Lanbide arteko gutxieneko soldataren igoeraren arabera

EZ DA BIDEZKOA, EZ ETIKOA, KRISI GARAIETAN PERTSONA BABESGABEENAK EGOTEA EGOERA KAXKARRENETAN.

 

Bilbo, 2017ko urtarrilaren 13a

Eusko Jaurlaritzak adierazi du ez duela DSBE igoko Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren arabera, baizik eta KPIren arabera. Horren aurrean, Ekain – Gizarteratzearen aldeko Sareak Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi dio erabaki hori berraztertzeko eta DSBEren zenbatekoak Lanbide arteko gutxieneko Soldataren arabera igotzeko.

Adierazi nahi dugu Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratze arloko Errenta sistema funtsezkoa dela Euskadiko babes sozialaren sisteman. Gainera, estatu mailan erreferentziazko sistema bat da, eta argi geratu da euskal herritarren artean gizarte ongizate maila mantentzeko oso baliagarria dela; izan ere, horri esker 118.000 pertsonak duintasunez bizitzeko gutxieneko diru-sarrerak jasotzeko aukera izan dute, eta Euskadi pobrezia eta desberdintasun-tasa baxuenak dituen gizarteetako bat da.

DSBEk ez du lana bilatzeko estimulurik kentzen: Gaur egun, DSBE jasotzen duten 12.750 pertsona (%19,5) lanean ari dira eta DSBE jasotzen dute laneko soldata txikien osagarri gisa. Beste 16.215 pertsona (%24,8) pentsiodunak dira, hau da, ez daude lan egiteko adinean.

Gaur egun (Lanbidek 2016ko azaroan emandako datuak), 137.700 pertsona -61.881 gizon eta 75.819 emakume- daude langabezian. Ezin dugu pentsatzen jarraitu enplegua dela aberastasunaren banaketa eta kohesio soziala bermatzen dituen elementu bakarra.  Enpleguak dagoeneko ez ditu bermatzen diru-sarrerak; horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da gizarte-babesa sustatzea; batetik, diru-sarrerarik ez duten pertsonek gutxieneko errenta bat izan dezaten; eta bestetik, kohesio soziala mantentzeko.

%8ko igoera aplikatuko balitz (lanbide arteko gutxieneko soldataren parekoa), 2011n egindako %7ko jaitsiera berreskuratuko litzateke, eta KPIren igoera, maila batean. Hau da, pertsona horiek erosketa-ahalmena berreskuratuko lukete.

Ez da bidezkoa, ez etikoa, unerik zailenetan pertsona babesgabeenak egotea egoera kaxkarrenean.

Horregatik guztiagatik, Ekain – Euskadiko Gizarteratzearen aldeko Sareak Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi dio DSBE igotzeko, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren maila berean.

EKAIN – GIZARTERATZEAREN ALDEKO SAREAK

Ekain elkarteak gizarteratze arloan lan egiten duten Euskadiko gizarteratze arloko 6 erakunde-sare biltzen ditu:

  • EUSKADIKO GGKEen KOORDINAKUNDEA: Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea.
  • EAPN EUSKADI: Euskadin pobrezia eta gizarte-bazterketaren kontra borrokatzen duen Europako Sarea.
  • GIZATEA: Euskadiko Gizarteratze arloko Enpresen Elkartea.
  • HARRESIAK APURTUZ: Etorkinei laguntza emateko Euskadiko GKEen Koordinakundea.
  • HIREKIN: Gizarteratze arloko ekimen eta esku-hartzeen erakundeen Euskadiko elkartea.
  • REAS EUSKADI: Ekonomia eta Alternatiba Solidarioaren Sarea.

300 erakunde barne hartzen dituzten sareak dira eta hainbat arlotan aritzen diren 1.000 pertsonatik gorak lan egiten dute (profesionalak eta boluntarioak): Gizarteratzea, enplegua, gizarte zerbitzuak, garapenerako lankidetza, pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka, garapen komunitarioa, ekonomia solidarioa eta abar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude