Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak bi urteko ibilbidea egin du Aldundiaren eta Hirugarren Sektorearen arteko elkarrizketa eta lankidetzarako tresna gisa

 

• Gure ongizate ereduari dagokionez, herritarren eta gizarte eragileen pertzepzio positiboa finkatzearen aldeko apustua egin du Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak. “Erantzukizun publikoko gizarte zerbitzuen sistema babestu egin behar da.”

• Gizarte zibilarekin lankidetzan jarduteko eta modu irekian hitz egiteko bide bat da, gobernu eta demokrazia parte-hartzaileen eredu bati dagokiona.

• Esku hartzeko zenbait proposamen eta diagnostiko bat prestatu dituzte, krisiaren ondorio sozialei gizarte zerbitzuetatik erantzuteko.

Bilbo, 2013ko maiatzaren 23a. Bizkaiko Gizarte Elkarrizketarako Mahaia modu bateratuan lan egiteko espazio bat eta elkarrizketarako eta lankidetzarako tresna bat da, finkoa, eragilea eta bi norabidekoa Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailaren eta Bizkaiko Lurralde Historikoan presente dauden Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko elkarte eta sareen artean. Hirugarren Sektore Sozialeko sare eta erakundeen eta Administrazio Publikoen arteko elkarrizketa eta lankidetza esperientzia berritzailea eta nabarmena da.

Bizkaiko Gizarte Elkarrizketarako Mahaia, hortaz, administrazioaren kontsulta organo bat baino gehiago da. Gizarte zibilarekin lankidetzan jarduteko eta modu irekian hitz egiteko bide bat da, gobernu eta demokrazia parte-hartzaileen eredu bati dagokiona. Gobernantza parte hartzaile eta lankidetzako planteamendu zabalago baten parte da, sektore publikoarena eta gizarte ekimeneko entitateena, gizarte ekintzaren esparruan; pertsona eta familia hartzaileek parte hartzeko eta dituzten premiei erantzute aldera antolatzeko duten eskubide eta gaitasunean oinarritzen da.

Bizkaian, Gizarte Elkarrizketarako Mahaiaren lehenengo proiektuetako bat diagnostiko bat egitea eta esku hartzeko zenbait proposamen prestatzea izan da, gizarte zerbitzuen esparrutik krisiaren ondorio sozialei erantzuteko.

Analisi horretan esku hartzeen esparru hori landu da gehienbat, eta 54 esku hartze identifikatu dituzte Gizarte Ekintzako Foru Sailetik zein Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde eta sareetatik bultzatzeko.
 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude