Gasteizko hainbat pertsona eta elkarteren komunikatua Etorkinen nazioarteko egunean

Hemen gaude pertsona migratzaile eta haien familien nazioarteko eguna ospatzeko. Egun honetan agerian jartzen da milioika pertsonek bizi duten egoera; arrazoi ekonomikoak, politikoak, sozialak edo beraien borondatez haien jaioterriak utzi dituztenak bizitza duin baten bila, bizitzea merezi duen bizitza baten bila.

Migratzea ESKUBIDE bat da, pertsonek betidanik egin dugu eta egiten jarraituko dugu; bai ikusgai eta baita ikusezin diren horma, hesi edo edozer gauzari aurre eginez ,estatuek imposatzen dituztenak, non milaka pertsonek bizitza galtzen jarraitzen duten edo haien egoerak okerrera jotzen duen.

Gaur hemen bildu garenok:

– SALATZEN DUGU Atzerritarrei buruzko legea eta Asilo eta Babesari buruzkoa. Horma ikusgai eta baita oztopo ikustezinak, gure arteko bizikidetzan,aniztasunarekiko errespetuan eta gure gizartea aberasten dituen garapen eta kulturartekotasunaren fidantzamenduan eragin txarra dutenak.

– SALATZEN DUGU politika aktiboen eskasia. Pertsonen arteko inklusioa bultzatzen dutenak arraza, jatorria, orientazio-sexuala edo egoera sozialagatik desberdinatasunik egin gabe; eta bereziki emakumeak babesten dituztenak.

– SALATZEN DUGU inmigrazioaren erabilera hauteskundeak irabazteko helburuarekin.


– SALATZEN DUGU
ordezkari politiko batzuk, eta bereziki Gasteizeko Alkateak, bere egoera priblegiatua erabiltzea gizarte eskubideei buruzko sisteman eta hauetara atzitu ahal diren pertsonengan zalantza ereiteko. Gizarte Eskubideekin EZ DA JOLASTEN, eta pertsonen bizitzarekin ERE EZ, Alkate jauna.

Guk, hemen bilduta gaudenok DISKRIMINAZIOARI EZ, diogu.

– EZ arraza-diskriminazioari.
– EZ diskriminazio sozialari, behartsuak abandonatzen dituenari, sistematik kanpo uzten dituenari erabateko miseriara bultzatuz.
– EZ pertsonen diskriminazioari genero-nortasunagatik, zeinek emakume aurpegia duen.
– EZ diskriminazioari egoera administratiboagatik, herritartasuna eskubide bat da eta.
– EZ erlijio-diskriminazioari.

Gasteizen atsekabetuta gaude administrazio bera baita pertsonen arteko diskriminazioa bultzatzen ari dena eskubide sozialak murriztuz eta begirada guztiak etorkinen kolektiboruntz bideratuz. Benetako atzerapena jasaten ari gara udal erakundeak kohesio sozialaren aurka atentatzen duen herri batean bizi garelako eta
horretaz gain GUZTIZ ERREFUSATZEN DUGUN amorrua sortzen ari delako.

Gaur hemen gauden guztiok, atzerriko pertsonen kolektiboak, kolektibo sozialak, sindikatuak, partidu politikoak eta gizabanakoak, ozen eta argi esan nahi dugu:

– EXIJITZEN DUGU Atzerritarrei buruzko legea eta Asilo eta Babesari buruzkoa indargabetzea eta baldintza bereko bizikidetza erasotzen duen edozein horma edo hesi, ikusgai edo ikusezin, suntsitzea.
– EXIJITZEN DITUGU pertsona guztien eskubideak eta aukerak errespetatzen dituzten herri-politika inklusiboak; gasteizeri kolorea ematen dioten kultura desberdinen gizarte bateratzeari laguntzen diotenak. Bizikidetzaren eta aniztasun sozial, kultural eta sexualaren onarpenean oinarrituta egotearen alde daudenak.
– EXIJITZEN DUGU inmigrazioa elekzioak irabazteko helburuarekin ez erabiltzea.
– EXIJITZEN DUGU txirotasuna EZ kriminalizatzea; zalantzan ez jartzea apropos faltsututako datuekin, ez babes-sozialeko sistema eta ezta sistema horretara atzituta dauden pertsonak.
– EXIJITZEN DIEGU erakundeei, Gasteizeko Udaletxeari, Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, dituzten eginkizunak aurrera eramateko, hauek betetzeko hautatuak izan baitira; hau da, beraien herritarrak errespetatzeko eta zaintzeko. Zorretan dauden gizarte anitz honen eskubideak bermatzeko behar diren baliabide guztiak ezarriz guztion Eskubideak finkatzeko.
– Eta, guztiz kementsu, EXIJITZEN DIOGU Gasteizeko alkateari behin betirako utzi dezan zalantza eta beldurra sortzearen bere ardura gabeko dinamika hori. Gizartea “lehehengo” eta “bigarren” mailako hiritarretan banantzen duena; pertsona “zintzo” eta “maltzurretan”banantzen duena; “hemengo” eta “kanpoko” pertsonetan banantzen duena. Utzi diezaiola behingoz behar gehien dituzten pertsonei erasotzeari.

Gasteizeko gizarte guztiari dei egiten diogu gaur, pertsona migratzaile eta haien familien nazioarteko egun honetan, gure ahotsak elkartu ditzagun eta baita gure esfortzua ere gure bizilagunengandik banantzen gaituzten hesi horiek suntsitzeko. Ez ditzagun haintzat hartu gure izenean hitz egitean pertsonak banandu nahi dituztenei. Gure izenean ez. Hartu ditzagun elkartzen gaituzten ekintzak, kolore desberdinetako eskuekin eraikitzen direnak, kulturartekotasunetik abiaturik iadanik frogatu dutenak Gasteiz aberatsagoa, anitzagoa, elkartuagoa eta solidarioagoa dela.

Gasteizeko Arrazakeriaren Aurkako Plataforma*
2014/12/18

Atxikimenduak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude