conocenos

Ezagutu gaitzazu

Harresiak Apurtuz Etorkinen aldeko Euskadiko GKEn Koordinakundea da, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan, 1997an sortua.
Batez ere, sareko lana eta elkartegintza oinarri dituen jarduerak garatzen ditu; immigrazio eta asilo arloan sentsibilizatzeko eta erkidego, foru eta udal mailako politika publikoen gaineko eragina izateko.
Ikuspuntu horretatik, Koordinakundearen helburua immigrazioarekin lotutako Hirugarren Sektorearen parte-hartze aktiboa eta eragina sendotzea da, Euskadi ireki, ekitatibo, inklusibo, bidezko, anitz, kultura-arteko, parte-hartzaile eta solidario bat eraikitzeko lanean. Era berean, ekintza bateratu eta koordinatuaren ondorioz, Harresiak Apurtuz osatzen duten erakundeak autonomoak dira, beren programak eta jarduerak sustatzen dituzte eta hirugarrenen aurrean talde moduan dituzten interesak defendatzen dituzte.