Euskal Autonomi Erkidegoko zenbait udalerrietako oinarrizko eskubideen sarbidearen gaineko iritzi ematea

 

Eztabaida publikoaren egoera honetan, Harresiak Apurtuz eta berau osatzen duten immigrazio arloko erakundeek inoiz baino argiago daukate hau: immigrazioa Euskadin errealitate egonkor eta positibo bat dela. Immigranteak eta asilodunak gizarte honen funtsezko parte dira. Hortaz, agintarien aldetik errespetua eta oinarrizko eskubideak aitortzea merezi dute, gizarte hau osatzen duten gainerako herritarrek bezala.

Azken aldian kezkatuta gaude euskal udalerrietako gizarteratze-politikak modu nabarmenean okerragotzen ari direla ikusita. Gero eta zailtasun handiagoak daude oinarri-oinarrizko eskubideak egikaritzeko, hala nola erroldatzea; horrek desberdintasunak areagotu baino ez ditu egiten, eta immigrazioa kriminalizatzen duten diskurtso publikoak ugaltzen laguntzen du. Ondorioz, elkarbizitza zailagoa da.

Euskadi ireki, ekitatibo, inklusibo, plural, kultura arteko, parte hartzaile eta solidario bat eraikitzeko lanean ari garen eragile sozial eta politikoa gara; horregatik, Harresiak Apurtuz-en izenean kudeaketa politiko ez diskriminatzaile bat eskatzen dugu, gure komunitatean bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko egitekoan zentratutakoa. Helburua justizia eta berdintasun sozial kuota altuagoak lortzea da. Era berean, Tokiko Administrazio guztiei eskatu nahi diegu herri inklusiboak sortzeko lanean ekiteko, immigranteak eta asilodunak eskubide osoko herritar bezala aitortzeko, xenofobia politiko eta sozialik egon ez dadin

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude