Harresiak Apurtuz-en informazioa

Eremu honetan denon eskura jarri nahi dugu azken urteetan Harresiak Apurtuz-ek etorkinen arloan burututako lanaren inguruko informazioa; estilo eskuliburuak, EAEko komunikabide guztien bilduma-agenda bat eta kazetariei baliogarria suertatu ahal zaizkien dokumentuak, immigrazioarekin erlazionatutako albisteak modu egokian lantzeko.

2008an Harresiak Apurtuz-en komunikazio batzordeak aurrerapauso bat eman zuen gutxiengoan dauden pertsona taldeen inguruko informazioak izan behar duen tratamenduaren inguruko elkarrizketaren aldeko apustuan. Jardunaldi bat antolatu zuen eta, bertan izan ziren gutxiengoan dauden taldeen ordezkariak, komunikabideak, erakundeak eta gizarte mugimendu desberdinak egon ziren, gutxiengoan dauden pertsona taldeek komunikabideetan duten tratamenduari buruzko baterako hausnarketa egiteko.

Abiapuntu moduan, gure kezka helarazi genion EHUko Gizarte Zientzia eta Komunikazio Fakultateari, komunikabideetako etorkizuneko profesionalen prestatzaile gisa funtsezko egitekoa baitauka gai horretan.

Hainbat gizarte mugimendutako ordezkariek parte hartu zuten: Shalaketa, Kale Dor Kayiko, aldarte, Ellacuría zentroa; erakundeetako ordezkariak, hala nola Arartekoa, Bizkaiko Foru Aldundia; komunikabideak, hala nola El Correo, Cadena Ser, Berria, Bizkaia Irratia; emakume, ijito eta etorkinen elkarteetako ordezkariak; eta EHUko Gizarte Zientzia eta Komunikazio Fakultateko ordezkariak.

 

Elkarrizketa hiru gai hauen inguruan zentratu zen:

1. Zein da gizarte eragileen rola; administrazioak, komunikabideak, gutxiengoan dauden taldeetako partaideak eta gizarte mugimenduak talde horien inguruko iritzi publikoa osatzeko orduan?

2. Nola irudikatzen dituzte komunikabideek gutxiengo horiek?

3. Zein aldaketa ezarri beharko lituzkete komunikabideek gaur egungo errealitate soziala islatzeko?

Eskuliburuak deskargatzeko

Esteka interesgarriak

Mugak, Centro de Estudios y Documentación sobre Inmigración. SOS Racismo. http://www.mugak.eu

Migracom, observatorio y grupo de investigación sobre migración y comunicación de la Universidad Autónoma de Barcelona. http://www.uab.cat/web/la-investigacion/migracom-1274251163556.html

Observatorio de las mujeres inmigradas. http://www.inmigradas.org/´

Asociación de Periodistas Vascos. http://www.periodistasvascos.com/principal.shtml