Emakumeen Nazioarteko Egunean, Harresiak Apurtuz-ek hauxe adierazten du:Emakume etorkinak euskal gizarte bidezkoago baten eraikuntzan protagonistak

Emakume etorkinek beren bizitza-proiektuei heldu eta <<migrazio-fenomenoa>> delakoaren puntakoa bihurtu dira.
Kontuan hartuta emakume migratzaileek pairatzen dituzten onarpen falta eta eskubideen urraketa, bai euren jatorrizko herrialdeetan, bai igarotzen dituzten herrialdeetan, bai gizarte hartzailean, eta gainera, gizartean eragile aktibo gisa egindako ekarpenak ikusarazten ez direnez, emakume etorkinek argi dute gizarteko, ekonomiako, laneko, hezkuntzako eta norberaren baldintzek ez dutela euren garapen integrala beti bermatzen.

Han-hemenka, emakume etorkinek egiten duten ekarpena gizalegez aitortzearen alde egiten dute, patriarkatuaren aurka eta orain arte gutxi batzuentzat bakarrik ziren eremuak betetzeko oztopoen aurka.

Euskal Autonomia Erkidegoan 70.000 emakume etorkin baino gehiago bizi dira, eta euskal gizarte bidezkoagoa modu kolektiboan eraikitzen laguntzen dute. Hala ere, Europako eta Estatuko arauek, eta horiek tokian-tokian duten eraginak –gobernuek nazioarteko akordioak ez betetzearekin batera- gizartean desabantailan jartzen dituzte. Atzerritarrei buruzko Legeak, Asilo Legeak edo Diru-sarrerak Bermatzeko Legeak, besteak beste, euren eskubideak eta herritar-izaera osoa murrizten dituzte, babesgabetasun-egoeran utziz.

Martxoak 8: emakumeak; eta migrazio-proiektu batekin

Gaur, martxoaren 8an, Harresiak Apurtuz osatzen duten emakumeek autonomoak eta ahaldunak direla aitortzen dute; eta EAEn borroka bera partekatzen dute: Lan duina, erantzunkidetasuna, ardura arduratik, parte-hartze soziala eta herritartasun inklusiboa sustatzea, baita gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea ere, zentzurik zabalenean, abortu libre, seguru eta doakoa barne

Hala ere, euren migratzaile-izaera dela eta, euren bizitzak, euren lanak, euren sustraitzea eta erabakitzeko eskubidea, besteak beste, murrizten dituztenak nabarmentzen dituzte. Ildo horretan, euren ahotsa goratzen dute beren eskubideak eremu hauetan aldarrikatzeko:

Gizartean: Aktiboki lan eginez eskubide osoko hiritar gisa aitortuak izateko, horren erakusle izanik, Gizarte Eskubideen Gutunaren eraikuntza.

Lanean: Beren lan esparruetako baldintzak hobetzea eskatuta. Gehienetan, etxeko lanei eta zaintzari lotuta daude. Sexu-jazarpenaren biktima ez izateko eskubidea aldarrikatuta Aldi berean, tituluak homologatzeko prozesuan hobekuntzak eskatuta. Horrek aukera emango lieke jatorrizko herrialdean lortutako prestakuntzari dagokion lanbidean aritzeko, edo behintzat aukera gehiago izateko, gainerako emakumeen baldintza berberekin.

Eremu pertsonalean: Emakume etorkinek eskubidea aldarrikatzen dute aisialdi-guneak izateko, emozioak eta sentimenduak adierazteko, garapen sexual eta ugalkorra berme guztiekin izateko, Emakumeen aurkako Bazterkeria mota guztiak Ezeztatzeari buruzko Hitzarmenean (CEDAW) aitortuta dagoen bezala. Izan ere, Estatuko Gobernuak hitzarmen hori betetzera behartuta dago.

Gainera, mendeko pertsonak zaintzean erantzunkidetasuna aldarrikatzen da, eta emakumeen salerosketa eta prostituzio sareak salatzen dituzte. Halaber, gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea aitortzeko beharra ere azpimarratzen dute, are gehiago 2014. urtean, Espainiako Gobernua atzerapausoak bultzatzen ari baita arlo horretan.

Hezkuntzan: Adin guztietako emakume etorkinen sarbidea erraztuta, euren bilakaerari, kezkei eta gaitasunei dagozkien prestakuntza-prozesuetan.

Gaur martxoak 8, Harresiak Apurtuz-ek emakume etorkinen eskubidea aldarrikatzen du bizitzaren alor guztietan egon, hazi eta garatzeko aukera izan dezaten, EAEko politika publiko guztietan genero-transbertsalitatea zaindu behar duen gizarte baten barruan.

Izan ere, emakume etorkin guztiak, hau da, jatorri, adin, erlijio, sexu-orientazio eta baldintza pertsonalak askotarikoak izanik, herritarrak diren heinean, modu aktiboan gizarte hau OSATZEN DUTE, eta bertan BADAUDE: euskal gizarte bidezkoago baten eraikuntzan protagonista gisa.

Bizkaiko elkarteak

ACEDI – ASOCIACIÓN CENTROAMERICANA DE DESARROLLO INTEGRAL; ACABIZ – CAMERUNESES DE BIZKAIA; ASEMA – ASOCIACIÓN SENEGALESA DE MARKINA; ASOCOLVAS; ASOCIACIÓN DE LOS CIUDADANOS DEL MUNDO PARA LA PAZ Y EL DESARROLLO; AHISLAMA – ASOCIACION HISPANOLATINOAMERICANA; AMMIG – ASOCIACIÓN DE MUJERES MIGRANTES DE GETXO; AVACO – VASCOANGOLEÑA DE COOPERACION AL DESARROLLO, LA CULTURA Y LA AMISTAD ASOCIACION; BIDE-SARI DE PASTORAL PENITENCIARIA ASOCIACION; BITARTEGUNE – ASOCIACION VASCA DE MEDIACION INTERCULTURAL; BAKEAZ ; BERRIZTU – ASOCIACIÓN EDUCATIVA; BIZITEGI; CARITAS DIOCESANA DE BILBAO; CEAR EUSKADI Bilbao; CENTRO ELLACURIA; CIRCULO SOLIDARIO DE EUSKADI; COMISIÓN CIUDADANA ANTISIDA; COMUNIDAD DE ICBOS EN EL PAÍS VASCO – OGANIHU; EDO CLUB DE NIGERIA – ASOCIACIÓN PARA LA INTEGRACIÓN DE LAS MUJERES Y LOS HOMBRES; ELKARBANATUZ; ETORKINEKIN BAT; EMIGRANTES DE GHANA EN EL PAÍS VASCO ASOCIACIÓN – “ASUMDWE NE NKABOM”; FUNDACIÓN ADSIS Bilbao; FUNDACIÓN PEÑASCAL; GOIZTIRI; HEGOA; IDEASUR; IZANGAI ; JUNTAR MANOS – ASOCIACIÓN DE COOPERACIÓN AL DESARROLLO; KOSMOPOLIS; LIMEMIA – CONGOLEÑA PARA LA SOLIDARIDAD EN EUSKADI; MARGOTU – ASOCIACIÓN DE LUCHA CONTRA LA EXCLUSIÓN SOCIAL; MEDICOS DEL MUNDO ASOCIACIÓN; MUJERES EN LA DIVERSIDAD; MUJERES DEL MUNDO BABEL; PAGKAKAISA – EMIGRANTES DE FILIPINAS EN EL PAIS VASCO; SIKAP – ASOCIACIÓN FILIPINA EN EL PAÍS VASCO; SOLIDARIDAD INTERNACIONAL; SUNU MAKAAN – ASOCIACIÓN DE INTEGRACIÓN Y DE SOLIDARIDAD DE LOS SENEGALESES QUE VIVEN EN EUSKADI; UNIÓN MARFILEÑOS DE BIZKAIA; ZUBIETXE ASOCIACIÓN;

Arabako elkarteak

ASOCIACIÓN ALHOUDA; BIZITZA BERRIA ELKARTEA; COLOMBIA EUSKADI ASOCIACIÓN; ESAN AKUGBE – ASOCIACIÓN DE NIGERIA; FUNDACIÓN HAURRALDE ARABA; MACHUPICCHU – ASOCIACION DE RESIDENTES PERUANOS ALAVA; MBOOLO ELKAR – ASOCIACIÓN DE INMIGRANTES SENEGALESES; BIDEZ BIDE Elkartea – Vitoria; CEAR EUSKADI – Vitoria;

Gipuzkoako elkarteak

BATEGITE; BIDEZ BIDE ELKARTEA; FUNDACIÓN HAURRALDE GIPUZKOA; MUJERES DEL MUNDO UNIDAS; LOIOLA ETXEA;

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude