Asilo-eskubidearen alde

2. Europan asilo-sistema bateratu bat eraikitzen ari direlarik, Espainiako Ministro Kontseiluak Asilo Lege berriaren proiektua onartu duela. Erreforma horrek orain arte aitortutako berme eta eskubideen atzerakada ekarriko du. Bereziki kezkatzen gaituzte Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioaren (ACNUR) egitekoak garrantzia galtzeak, “herrialde seguru” deritzen horien zerrendak erabiltzeak eta Espainiako misio diplomatikoetan errefuxiatu-estatutua eskatzeko aukera ezeztatu izanak, baita genero-arrazoiengatik jazarritako emakumeen babesaren alorrean Berdintasun Legearekin lortutako bermeak ez betetzeak ere.

3. ACNUReko errefuxiatuak berriro finkatzeko programentzat urteroko kupo bat ezartzeko konpromisoa hartu arren, lege-proiektuak dakarren atzerakadak aurrerapen hori estaliko duela.

4. Asilo-legedia hark eskaintzen dituen bermeak indartu eta zabaltzeko baino ez daitekeela alda, elkartasuna erakutsiz munduko toki askotan milioika lagunen bizitzak gaztigatzen dituzten gatazka berri eta konplexuen ondorio diren desplazatuei eta errefuxiatuei.


Egoera horren aurrean, hauek dira gure eskakizunak:

1. Espainiar Estatuak errefuxiatutako pertsonekin dituen konpromisoak bete behar dituela, haien duintasuna eta eskubideak errespetatuz, eta hartutako legezko betebeharren arabera.

2. Asiloak lesbiana, gay, bisexual eta transexualen kolektiboa aringarririk gabe babestu behar duela, baita genero-arrazoiengatik jazarritako emakumeak ere, munduko toki askotan bortxazko ezkontza, genitalen ablazio eta bortizkeria matxistaren biktima baitira. Gainera, emakumeen giza eskubideen defentsan borrokan jardutea ikusezin bihurtzen da, baita zapaldua ere, sarritan.

3. Asilo-politikak babestu behar dituela trafikoaren biktima diren atzerritarrak ere. Izan ere, Espainiako Estatuan emakumeak dira batez ere praktika hori jasaten dutenak, esplotazio sexuala dela medio.

4. Espainiako Estatuak bortxazko desplazamenduak sortzen dituzten nazioarteko politikak geldiarazi behar ditu, eta bere gain hartu behar du politika horien erruz beren herrietatik ihes egitera beharturik dauden pertsonei harrera emateko ardura.

5. Erakunde sozialek proposatutako lege-proiektuaren zuzenketak aintzat hartu behar dira, eta orain arte izan ez den gogoeta lasaia eta eztabaida sakona egin behar dira gai horren inguruan.

6. Parlamentuan lege-proiektua eztabaidatu eta tramitatuko den unean, eskatzen dugu Gobernuak zuzenketa-epean hartutako konpromisoak bere gain har ditzala, eta lege berriak 1951ko Genevako Konbentzioa, Konstituzioaren 13.4 artikulua eta, asilo-eskubideen babeserako nazioarteko tresnekin bat egitean, Espainiako Estatuak bere gain hartu dituen betebehar guztiak eta, oro har, giza eskubideak errespetatuko dituela ziurtatzea.

Halaber, gizarte osoari dei egiten diogu errefuxiatuekiko elkartasuna eta begirunea berresteko, eta gizadiaren gehiengoarentzat giza eskubideak baliorik gabeko orri bat izango ez diren mundu bat eraikitzera bidean borrokatzeko. Gizarteko partaide guztiei asilo-eskubidearen defentsan mobiliza daitezen aholkatzen diegu, eskubide hori arrisku handiagoan baitago egunez egun eta nahitaezko eskubidea baita elkarbizitza, justizia eta bakea eraikitzeko.

Komunikatuaren adierazpenekin bat egiteko: prensaeuskadi@cear.es

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude