Abenduaren 18an, Pertsona Migratzaileen eta beren Senideen Nazioarteko Egunean, Harresiak Apurtuz-ek pertsonak oinarritzat hartuko dituen gizarte bat eskatzen du, ez kapitala oinarritzat duena

• Bizi-kalitatearen hobekuntza, justizia eta berdintasun sozialaren kuotak handitzea eta iraunkorrak izatea lortzea helburu nagusitzat izango dituen gizartea.

• Pertsona guztiek berezko dituzten eskubideak aitortzea funtsezko baldintza izango duena.

2008tik atzerapen sozial batean murgilduta gaude, eta batzuen ustez, kapitalaren krisiaren ondorioa da. Hala ere, maila ekonomikoko krisi hau, maila globalera eramanda, gizarte murrizketak eta orokorrean politika publikoen gogortzea justifikatzeko baliabiderik onena bihurtu da, eta pertsonarik ahulenak dira kaltetuenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude