PasajeSeguro 27F

27F Iheslari eta etorkinen eskudibeen aldeko martxa Europan

#‎IgaroBideZiurra‬

Harresiak Apurtuz, otsailaren 27an, kalera beste entitate batzuekin, antolaketekin eta pertsonen giza eskubideak babesteko plataformekin batera irten zen migratuta eta babestuta eta mugetako, gerretako eta bortizkeriako amaieratik. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako adierazpenari batzen gatzaizkio.

2016/02/27

“Munduan 60 milio pertsona baino gehiagok ihes egin behar izan dute beren
bizilekuetatik bizia, osotasuna eta duintasuna babesteko. Bortxa eta
miseriatik aske bizi ahal izateko.

Europar Batasunak milioi bat petsona baino gehiago hartu ditu 2015ean: gerra
eta gatazketatik iheska zetozen; andreak izateagatik eta bortxatik aske bizi
ahal izateko eskubideen alde egin nahi zuten; interes ekonomikoen aurrean
lurra babestu nahi zuten; beren sexutasuna eta nortasun guztiak askatasunez
bizi nahi zituzten. Siria, Ukraina, Mali, Afganistan, Palestina, Kongo, Irak,
Kolonbia … bezalako herrietatik datoz. Heriotzatik, bortxatik eta bonbetatik
urrun dagoen toki seguru batean babesa eskatzeko eskubidea duten
pertsonak dira. Estatuen beharra da babes ematea haiei.

Egun hauetan hotzikara sortu beharko ligukeen datu baten berri izan dugu:
adin txikiko 10.000 ume desagertu dira, inork ere ez daki egun non diren.
Europako mugetara iristen diren pertsonen herenak umeak dira. Onar
ezinezko egoera da hau, haur horiek azkenean pertsonen trafikoen sareetan
amaitu baitezakete bidea. Europara gatazketatik ihes heldu diren andreen
egoera ere guztiz kezkagarria da. Sexu bortxan erortzeko dituzten aukerak
izugarri handiak gertatzen baitira. ONUren arabera, Espainia da sexu bortxa
bultzatzen duten, edo sexu zirkulazioa eragiten duten sareen helburu
nagusietako bat.

Babesa eskatzen dutenek ahalegin ikaragarria egiten dute Europaraino iritsi
ahal izateko. Gosea, egarria, tortura, tratu txarrak eta sexu bortxak jasaten
dituzte bidaian. Horren aurrean mugak indartu eta militarizatu egin ditu
Europak, inor ere pasa ez dadin, erraz etortzeko bideak kenduz eta iheslariak
gero eta zailago eta luzeago egiten zaizkien lur eta itsasoko ibilbideetan
beren burua arriskuan jartzera kondenatuz. Iaz 3.700 lagunetik gora hil ziren
Meditarrenoan, eta 2016ko urtarrilean beste 250 gehiago, 8 lagun eguneko.
Gerrak eta liskarrak bultzatzen dituzten herrialdeek, leporaino
nahasiakdirenak jazarkunde eta bortxazko lekualdatzeetan, ateak ixten
dizkiete haiek sortutako indarkeriatik iheska datozenei, babes kontuetan
dituzten betebeharrak sistematikoki bete gabe utziz.

Pertsonen trafiko sareetan uzten dituzte, eta haiek segurtasungabeko txalupetan sartzen
dituzte gero, gezurretako ihes-jakaz jantzirik, eta nabigazio kontuetan
eskarmenturik ez duen jendeen eskuetan. Iheslariek bigarren mailan uzten
dute hori, beren segurtasunarekin kezkatuak baitaude eta beren familiak
heriotza arriskutik atera nahi baitituzte.

Kokatze prozesu horretan Europak 160.000 iheslari onartzeko konpromisoa
hartu zuen, baina azkenean 583 bakarrik hartu ditu. Espainiak 17.000 lagun
hartuko zituela aldarrikatu zuen, baina 18 bakarrik etorri dira. Pertsonen
enkante lotsagarri horren ondoren, ez da gai izan lekuz aldatzen ahaleginetan
diren 60 milioi horietatik segurtasunik emateko ezta kopuru txiki horri ere. Eta
horri Europako zenbait herrialdek onartu dituzten neurriak gaineratu behar
zaizkio.Eskudiruan 1.340€ baino gehiago duten errefuxiatuei dirua kentzen
hasi da Danimarka, eta trabak jartzen ditu familiako kideak elkartzeko orduan.
Suediak, Holandak eta Finlandiak deserriratze masiboak iragarri dituzte.
Espainiak Ceuta eta Melillako muga kontrolak indartu ditu (hesiak, Polizia
Nazionala, Guardia Zibila), eta sarrera eragozten die modu seguru eta
legezkoan sartzeko eta babesa izateko eskubidea dutenei. Abiapuntuan
bonbardatzen dira herriak, eta gerratik eta migrazio kontroletik irabazi
handiak ateratzen dituzten segurtasun- eta arma-enpresak babesten dira.
Honen guztiaren ondorio latzak begien bistakoak dira dagoeneko. Diskurtsu
eta proposamen politiko xenofoboak indartzen ari dira, eta horrekin batera
harrera guneei erasoak egiten zaizkie eta atzerritarrak kriminalizatzen dira.
Bigarren Mundu Gerraz geroztik gertatzen ari den lekualdatze bortxatu hau
da sortu den krisirik handiena, eta horren aurrean Europaren jarrerak ez du
erakusten ez jendetasunik, ez erantzukizunik ez elkartasunik. Iheslariei babesa
ematea ez da karitate kontua, baizik Giza Eskubideen Nazioarteko Itunek
biltzen duten oinarrizko eginkizuna.

Eskerrak, hiritar gehienak, etika dela eta, beren gobernuek erakusten duten
mailatik gorago daude. Gure erbesteratze garaien historia gogoan dugu eta
handik ere ikasi dugu. Gerren eta indarkeriaren amaitzea nahi dugu! Jendea
zauritu eta hil egiten duten muga horiek desegin nahi ditugu! Pertsonak
jendetasunaz onartuko dituzten herri eta hiriak nahi ditugu! GKEak, giza
elkarteak, boluntarioak.. irisguneetan eta beste hiri askotan antolatzen ari
dira, biziak salbatzeko, gure herrietara datozenei laguntza eskaintzeko eta
babesa behar dutenak kriminalizatzen dituzten mezuak eta diskurtsoak
deuseztatzeko.

Orain berehala elkartasunez eta erantzukizunez ezer ere ez egiteak irtebiderik
gabeko tokira eramaten gaitu, gizadiaren suntsitzera. Giza eskubideei bortxa
izugarria egiten zaie pertsonen gainetikinteres ekonomiko eta politikoei lotsa
barik lehentasuna ematen zaienean. Kalea hartzeko garaia da: GERRARI
EZETZA! ETORKIN ETA IHESLARIEI BAIETZA!
PREMIAZKOA DA HORREGATIK, ETA HALA ESKATZEN DIEGU GURE
GOBERNU ETA ERAKUNDEEI:

Europar Batasunari:
– Gerrak, liskarrak eta bortxa ez sustatzea.
– liskar bortitz eta esetsaldietatik iheska dabiltzan pertsonei bide
seguruak eta legezkoak irekitzea.
– Mediterrenoan eta Egeoan heriotza gehiagorik gerta ez dadin,
baliabide aski izango dituen itsas salbamendu lan eraginkorra
abian jartzea.
– Desagertutako haurrak berriz ere aurkitzeko ahalegin guztiak,
erakundeenak eta gizarte zibilarenak, koordinatzea.
– Konpainiarik gabeko umeek familiarekin batzeko duten
eskubidea modu eraginkorrean babestea.
– Pertsonen trafikoen sareen kontrako neurri indartsuak abian
jartzea.
– Pertsonen sexu bortxa bultzatzen duten sareen aurka hartan
jakitun diren erakundeekin era kordinatuan borroka egitea.

Espainiako estatuari:
– Jatorrizko nahiz igarotze herrialdeetako kontsuletxe eta
enbaxadetan babes politikoa eskatzeko aukera ematea.
– Babes eskubidearen unibertsaltasuna onartzea eta nahi duten
guztiei horretarako bide ematea, alde batera uztirik haien
herrialde eta jatorria.
– Kokatze eta finkatze programak abiarazi eta indartzea.
– Errefuxiatuei laguntza ematen dieten erakunde eta pertsonen
babesa bermatzea.
– Konprometitutako onartze prozeduren tramitazioa arintzea.
– Hego aldeko mugan dauden iheslarien egile eskubideak
errespetatzea.
– Larritasun handira eraman gaitzaketen kontakizun eta diskurtso
xenofoboei aurre egitea.

Euskadiri:
– Espainiako gobernuari presioa egitea lehenbailehen abian jar
ditzan Europan onartutako konpromisoak.
– Euskadira iristen diren iheslari guztiek zerbitzu eta baliabide
publikoak izatea, haien jatorria eta hemen sartzeko erabili duten
bidea alde batera utzirik.
– Bizikidetza sustatzea eta osotasunezko harrera bultzatzea,
egiazko babes hiriak indartuz.

Azkenik, erakunde guztiek (espainiar gobernuak, eusko jaurlaritzak, toki
erakundeek eta udalek) errespetua erakutsi behar diete gizaki orok dituen
eskubidei, modu argian eta inolako diskriminaziorik gabe.

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK – BILBO”

Atxikimenduak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude