Proposamenak

2016ko Hauteskunde Autonomikoetarako Sareen Sarea proposamenak

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak berdintasunezkoagoa eta barneratzaileagoa den gizarte-eredurantz aurrera egiteko 16 proposamen azaldu dizkie Euskadiko alderdi politikoei. Horien helburua esparru guztietan pertsona guztientzako honako hauek bermatzea da: babes soziala, irisgarritasun unibertsala eta diseinua, herritarren zerbitzura dagoen ekonomia solidarioa, aniztasunarekiko errespetua, elkarbizitzaren eta gizarteratzearen sustapena, nazioarteko lankidetza eta ekimen soziala sendotzea.

Sareen Sareak gure komunitatean bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea helburu duen Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren aldeko apustua egin du. Haren oinarrizko helburuak honako hauek izan beharko lukete: gizarteratze eta kohesio sozialeko kuotak areagotzea eta eskubideen berdintasun eragingarria, inor ez dadin baztertuta geratu behar adinako ongizate mailatik, babes sozial egokitik edo gizaki eta herritar gisa osotasunean parte hartzeko aukeratik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude