2014eko abenduaren 17an, Etorkinen eta beren familien nazioarteko egunaren testuinguruan, Harresiak Apurtuzek, Etorkinei laguntza emateko Euskadiko GKE koordinakundeak, Eusko Jaularitzak egindako adierazpen instituzionala goraipatu nahi du, hau, jendarte inklusibo eta berdintsu baten bidean aurrerapusu bat moduan ulertuz.

Harresiak Apurtuzek pertsona ororentzako eskubide berdintasunaren borrokan, Inmigrazioarentzat, gizarte eragile zein alderdi politiko guztiak batuko dituen gizarte hitzarmen baten sendotzearen apostua egiten du. Era honetan, jendarte irekia, inklusiboa, parte hartzailea eta justua eraikitzeko pausuak ahalbidetuz. Egun, inmigrazioa euskal jendartearen ezaugarria izanik eta aurrera begira egoera berdina mantenduko dela aurreikusiz, bai alderdi politiko bai administrazio ezberdinen –aldi legegileak alde batera utziz- lehentasuna bihurtzea da erronka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude