1500 familiaren Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak eten dituzte aldez aurretik abisatu gabe.

Aurreko abenduan gertatu zen bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak berriz jakinarazi du Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta etetea, uztailean ordaindu gabe utzi ostean.

Betekizunen balizko galerak ekarri du Errenta etetea, eta oraingo honetan, lotura dauka Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren dekretuaren ondasun higiezinei buruzko artikuluak oker aplikatzearekin. Horien arabera, ezin da eduki ohiko etxebizitza ez den beste ondasun higiezinik, salbuespen batzuekin %100aren jabea ez bazara.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak gutunak bidali dituzte, eta bertan ez da zehazten etetea zertan datzan, Ondasun Higiezinen Lege berriaren goiburu orokorra besterik ez.

Halaber, kasuak ez dira banan-banan aztertu. Aitzitik, jabeen eta Errenta-hartzaileen datuak gurutzatu dituzte, eta horren arabera, saria jasotzeko baldintzak betetzen dituztenak eta gehieneko ondarea gainditzen dutenak modu berean izango dira zigortuak. Bizkaiko Foru Aldundiak ez daki segurtasun osoz 1500 familia horietatik etetea zenbati dagokien eta zenbati ez.

1500 familia horiek gizarte-saria galtzeko arriskua dute, jasotzeko baldintzak betetzen badituzte ere.

2010eko abenduan, honelako beste arazo bat gertatu zen, eta Bizkaiko Foru Aldundiak atzera egin behar izan zuen; izan ere, Administrazio horrek Administrazio Prozeduraren Legea hautsi zuen modu sistematikoan, eta azkenean, lehenik neurri hori gelditu eta gero eten zuen.

Ildo horretan, Arartekoak Bizkaiko Foru Aldundiari gomendioa igorri zion (http://www.ararteko.net/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/1_2232_3.pdf), administrazioak prozedura zuzen erabil dezan eta hartzaileen eskubideak bermatzeko asmoz.

Gizarte Prestazioak Babesteko Batzorde Irekia, Harresiak Apurtuz – Etorkinak laguntzeko Euskadiko GKE, Argilan, Berriotxoak (Barakaldo), Besarkatuz, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Danok Lan (Galdakao), Elkartzen, SOS Arrazakeria, Ikusezinak, La Posada de los AbraSOS eta Munduko emakumeak erakundeok hauxe eskatzen dugu:

  • Bizkaiko Foru Aldundiak jarraitzen duen arauz kontrako prozedura hau berehala bertan behera uztea.
  • Uztailari dagokion saria premiaz ordaintzea eskubidea arrazoirik gabe urratu zaien familia guztiei.
  • Kasu bakoitza aztertzea, gizarte prestazioak jasotzen dituzten pertsonen eskubideak bermatzeko dagozkien epeetan eta behar bezala.

Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen diogu jendaurrean Administrazio Prozeduraren Legea bete dezala, bere jarduera publikoan gardentasuna eta ardura bermatzeko asmoz.

Informazio gehiago jasotzeko:

Alex
info@argilan-esk.org
alexargilan@yahoo.es

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude