1500 FAMILIAREN DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAK ETEN DITUZTE ALDEZ AURRETIK ABISATU GABE.

Bizkaiko Foru Aldundiak uztailean 1500 familiari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta etetea agindu du, akats eta irregulartasunez betetako prozesu baten ostean prestazio horiek zuzentzen dituen araudia aplikatzean.

Aurreko Gabonetan gertatu bezala, datuen gurutzaketa bat nahikoa izan da 1500 familiak beren euskarri bakarra galtzeko, alegia, beren bizibidea bermatzen duen gutxieneko sarrerak estaltzeko euskarria, eta ez dute izan beren burua defendatzeko inolako aukerarik zigorra jaso baino lehen.

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak neurri oso larria ezarri du –Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta zuzenean etetea-; beraz, horietako askok berriro eskatu beharko dute saria, eta dokumentu berberak eraman eta baldintza berberak bete beharko dituzte, horiengatik hain zuzen kendu badiete ere. Gainera 8 eta 10 hilabete bitarteko epea itxaron beharko dute.

Prozesua bermatzen duen Instituzio publikoaren adierazpenak 2010eko abenduan egindako berberak dira, eta horiek hasitako etenaldiak bertan behera utzi zituzten erabat. Orduan, Bizkaiko Foru Aldundiak neurri horiek ez erabiltzeko konpromisoa hartu zuen Arartekoaren aurrean, zigorraren aurretik ez baitute alegaziorik onartzen; hala ere, berriro egin du eta, oraingo honetan, abuztuan, bete-betean.

Aurreko abuztuaren 5ean, Bizkaiko gizarte mugimenduak prentsa-oharra argitaratu zuen egoera hau jendaurrean salatzeko eta Bizkaiko Foru Aldundiaren jokabidea gaitzesteko. Hura bidali eta ordu eta erdi igaro aurretik, Administrazioak prentsa-ohar baten bidez erantzun zuen, eta bere webgunean ere jarri zuen. Bertan, konpromisoa hartu zuen 1500 familien alegazioen ebazpenak azkartzeko, behin betiko etetea saihesteko, horiek aurkeztu eta 30 egunetik aurrera.

Familia askorentzat, gaur epea bete da, eta horrek egoera ahulago batera hurbiltzen ditu. Beraz, gertaera horien aurrean, behean sinatzen dugun erakundeok hurrengoa eskatzen dugu:

1.- BANAN-BANAN TRATATZEA espediente guztiak: Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarte ekintza sailak duen lehen helburua pertsonen babes soziala izanik, gizarte-prestazioa aldi baterako edo behin betiko galtzea dakarten neurriak banan-banan aztertu behar dira nahitaez, epeak eta alegatzeko eskubidea errespetatuz.

2.- ALEGAZIOAK AZKAR AZTERTZEA ETA ERABAKITZEA: ez bakarrik iritzi publikoa jakinaren gainean dagoenean jende askoren etenaldiei buruz, eta beraz, hedabideen presioa handiagoa denean.

3.- DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTA ETETEKO PROZESUA BERTAN BEHERA UZTEA eta uztailari eta abuztuari dagozkien zenbatekoak familia guztiei ordaintzea, alegaziorik aurkeztu ez badute ere. Administrazioaren neurriek ezin dute zigortu alegazio eta helegiteen prozesu osoa bete aurretik, pertsona hartzaileen eskubidea baita.

4.- INFORMAZIO EGIAZKOA, ULERGARRIA ETA ALEGAZIOAK ERRAZTEN DITUENA: azalpen ilunak edo motibaziorik gabekoak saihestuz, hartzaileentzat bermeak dituen babesa eragozten baitute.

5.- ARAUDIA BETETZEA ETA PROZEDURAK ERRESPETATZEA, Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik.

Gizarte Prestazioak Defendatzeko Batzorde Irekia, Harresiak Apurtuz – etorkinei laguntzeko Euskadiko GKEren Koordinakundea, Argilan, Beste Bi Plataforma, Bizkaiko 15M Mugimendua, Berriotxoak (Barakaldo), Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Danok Lan (Galdakao), Elkartzen, SOS Arrazakeria, Ikusezinak Elkartea, Besarkaden Ostatua eta Munduko Emakumeak erakundeok berriz eskatzen dugu gizarte-prestazioen murrizketak bertan behera uztea, eta herritarrei dei egiten diegu ELKARRETARATZE batera etortzeko, abenduaren 29an, 10:15ean, Nicolás Alcorta kaleko 4. zenbakian.

Bilbon, 2011ko abuztuaren 25ean

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan:

Alex
info@argilan-esk.org
alexargilan@yahoo.es

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude