Hola, soy Adila

En tu idioma, ADILA significa “justicia”

A lo largo de esta exposición virtual, seré yo quien haga de guía. De nombre “La cultura de lo diverso”, estas imágenes pretenden poner en valor la normalidad con la que las personas inmigrantes nos desarrollamos personal y profesionalmente en la sociedad. Esta no es la historia de unas personas concretas, sino del hilo común con el que se tejen los sueños. Esos sueños que no son tan distintos de los tuyos

___

Kaixo, Adila naiz

Zure hizkuntzan, nire izenak “justizia” esan nahi du

Erakusketa birtual honetan zehar gidari lanak egingo ditut. “Aniztasunaren kultura” izenpean, irudi hauen bidez adierazi nahi dugu migratzaileok normaltasunez bizi gaitezkeela zuen artean, maila profesional eta pertsonalean garatuz. Hau ez da pertsona zehatzei buruzko historia bat, baizik eta ametsak iruteko erabiltzen den hariari buruzkoa. Amets horiek zuen ametsen antzekoak dira 

La historia de la humanidad es, en gran medida, la historia de millones de personas caminando a lo largo del mundo en busca de un lugar mejor en el que vivir. El mundo, tal y como hoy lo conocemos, será posiblemente distinto mañana. Y es que, cualquier sociedad moderna y democrática es ya, de facto, diversa.

Gizateriaren historia, finean, munduan zehar bizileku hobe baten bila ibili diren milioika pertsonaren historia da. Mundua, ezagutzen dugun moduan, desberdina izango da bihar. Edozein gizarte moderno eta demokratiko anitza da, berez.

Las migraciones no constituyen una novedad en la historia. Siempre las ha habido y funcionan como un elemento positivo y dinamizador del desarrollo social. Quizá sean los/as jóvenes el paradigma que represente este progreso.

Migrazioak ez dira berriak historian. Beti egon dira, eta giza garapenean elementu positibo eta dinamizatzaile gisa funtzionatu dute. Agian, gazteek osatuko dute aurrerapen hori irudikatuko duen paradigma.

Los niños y las niñas son el futuro de la sociedad. En una Euskadi que ya es diversa, ellos y ellas no deberían aparecer en el debate político ni mediático si no es para reflexionar sobre sus situaciones de vulnerabilidad y sobre cómo revertirlas. Los derechos de la infancia deben prevalecer por encima de todo.

Haurrak gizartearen etorkizuna dira. Euskadi herri anitza da dagoeneko, eta haurrak eztabaida politiko eta mediatikoan sartuko baditugu, beren babesgabetasun egoeraz hitz egiteko eta horiei buelta emateko konponbideak bilatzeko egin beharko genuke, ez beste ezertarako. Haurren eskubideak beste edozerren gainetik egon beharko lirateke.

Supongamos una sociedad sin acceso a la educación. Sería una sociedad abocada al fracaso, ¿no?. Una escuela diversa es la garantía para una educación de calidad, en la que todas las personas estemos representadas.

Imajina dezagun hezkuntza jasotzeko aukerarik gabeko gizarte bat. Porrotera bideratuta egongo litzateke, ezta? Eskola anitza kalitatezko hezkuntzaren bermea da, pertsona guztiok egongo baikara ordezkatuta.

previous arrow
next arrow
Slider

Nos encontramos en un contexto de grave retroceso de los derechos más básicos con leyes cada vez más restrictivas que no favorecen la convivencia ni la igualdad de trato. Discursos que, desde algunos espacios de las esferas política y mediática, ponen en cuestión los derechos humanos. NO LO PERMITAMOS. Seamos cómplices para desterrar los relatos de odio y apostemos por la diversidad como cultura social.

___

Oinarrizko eskubideei dagokienez, atzera egiten ari gara. Legeak gero eta murriztaileagoak dira eta ez dute berdintasuna eta elkarbizitza errazten. Diskurtso batzuek, esfera politiko eta mediatikoen esparru batzuetatik, zalantzan jartzen dituzten giza eskubideak. HORI ETEN BEHAR DUGU. Gorrotoan oinarritutako diskurtsoak alde batera utzi behar ditugu, aniztasunean oinarritutako kultura sozialaren alde.

Y es que, precisamente, practicar la cultura de lo diverso significa poner en valor lo cotidiano. Es ahí donde se encuentra la verdadera diversidad: en el colegio, en el trabajo, en los espacios de ocio o en el mercado. Somos personas diversas haciendo las mismas cosas.

Hain zuzen ere, aniztasunaren kultura praktikatzea egunerokotasunari balioa ematea da. Hortxe dago benetako aniztasuna: Ikastetxean, lanean, aisialdi eremuetan, merkatuan. Anitzak gara, baina gauza berdinak egiten ditugu.

Las diferentes circunstancias que nos han traído hasta aquí forman parte de nuestra construcción como personas. Nuestras culturas representan un valor en sí mismo al que, de ninguna manera, debemos renunciar.

Hona ekarri gaituzten zirkunstantzia desberdinek egin gaituzte pertsona moduan. Gure kultura bere bada balio bat, eta horri ez genioke uko egin beharko.

A veces me empeño en mirar el cielo para ver las estrellas y pensar que alguien, lejos, está viendo exactamente lo mismo. Las lágrimas no duran siempre ¿De dónde saldrá esa fuerza repentina que tenemos las mujeres de sobreponernos a las dificultades?.

Batzuetan, zerura begiratu eta izarrak ikustean, pentsatzen dut beste norbait, hemendik urrun, gauza bera ikusten ari dela. Malkoak ez dira betiko. Nondik ateratzen dugu emakumeok zailtasunei aurre egiteko adorea?.

Somos muchas personas diferentes y esa diversidad es, en sí misma, una fuente de riqueza. Con nuestras dificultades y nuestros contextos, todas las personas podemos contribuir a la construcción de una sociedad vasca igualitaria, justa y libre.

Pertsona ezberdin asko gara eta aniztasun hori, berez, aberastasun iturria da. Gure zailtasun eta testuinguruekin, pertsona guztiok egin dezakegu ekarpena gizarte bidezko eta librea eraikitzeko, berdintasunean oinarrituta.

Y es que no debiera importar de dónde venimos o hacia dónde vamos, sino quiénes somos. Por eso, resulta fundamental que las políticas públicas pongan en el centro a las personas. Que la defensa de los Derechos Humanos sea incuestionable.

Ez du axola nondik gatozen, edo nora goazen, baizik eta nor garen. Horregatik, funtsezkoa da politika publikoek pertsonak erdigunean jartzea. Giza Eskubideen aldeko defentsa ezbairik gabekoa izan behar da.

Mírémonos y hablémonos más. Huyamos de los prejuicios que, al fin y al cabo, no son más que eso…pensamientos negativos muy alejados de la realidad.

Begiratu eta hitz egin diezaiogun elkarri. Utz ditzagun atzean aurreiritziak. Azken finean, hori besterik ez dira, errealitatetik urrun dauden pentsamendu negatiboak.

¿Ves lo que hay ahí arriba? Es un mundo entero lleno de posibilidades. Pero sólo se cumplirán en la medida en la que quienes formamos parte de esta sociedad tengamos presente, cada día, que la convivencia en igualdad deber ser, sí o sí, el motor que nos alimente y que nos mueva.

Ikusten duzu zer dagoen hain goian? Aukeraz beteriko mundua. Baina horiek errealitate bihurtu ahal izateko, berdintasunean eta elkarrekin bizi beharko dugu. Hori izan beharko da mugitzen gaituena.

previous arrow
next arrow
Slider

Te doy las gracias por haber llegado hasta el final de esta exposición virtual. No sé si algo ha cambiado o se ha removido en tu interior. En todo caso, si nos miramos muy dentro es muy probable que ese hilo común del que hablaba antes nos una mucho más de lo que imaginamos.

____

Eskerrik asko erakusketa birtualaren amaierara heltzeagatik. Ez dakit zure barruan ezer mugituko zen. Edonola ere, geure barnera begiratuta, baliteke lehen aipatutako hari horren bidez daukagun lotura guk uste baino handiagoa izatea. 

 

ADILA